Ürrüstoiko pastoralez

Birus berri horren kausaz, aurten Arrast-Larrebieu / Ürrüstoi-Larrabilen eman beharra zen Abdelkader trajeria 2021eko utzi behar ukan dugu, baina karia horretara jakinarazten dut ez dateala herri horretan emaniko lehena.
Pastoral guztien zerrendan, bat agertzen da Ürrüstoin antzeztua 1796an, Frantziako Iraultza denboran : Prodiga (Prodigoa). Berezitasunik badu, eta lehena izenburuan: lehenagoko pastoral guztiek titulua frantsesez dute, Ürrüstoiko horrek salbu, eta pieza hori ere beste tokietan frantses izenburuz L'Enfant prodigue deitua zen. Bigarrena, azken peredikuko bertsoetan, garai hartako ürrüstoitarrak ber denboran errepublikano eta katoliko agertzen zaizkigula, euskaldun eta frantses ere bai, oraikoak bezala funtsean. (...)

Muga gainetik, Euskal Herria

Joseba Aurkenerena - Ekainaren 20an, larunbatarekin, gaueko 11etan sua piztu zuten Iparraldeko mendietan, Artzamendin, Beltxun, Baiguran, Erebin, Oilandoin, Kalbarioan, Arranomendin, Arradoin, Zualmendin, Ursuian, Santa Barbaran, Mendibilen, Soihartzen…, euskal presoak beti gogoan ditugula aldarrikatzeko. Udaburuaren bezpera zen, gau magikoa beraz, eta mendi gailurretan piztutako su-meta haiek, aldarria izateaz gain, bazuten nolabaiteko lotura gure amalurrarekin eta gure sinesmen zaharrekin.
Eta igandea argitu zen, zeru ateri-ateria, txoriak nonahi kantari… Bezperan, gauerdian, arrotzek mugetan hiru hilabete luzez ezarritako barrikadak eta gainerako oztopoak kendu zituzten. Pausuko zubian, bai Lapurdin eta bai Gipuzkoan, jendea zen aiduru. Une horietan izan ziren irrintzinak Bidasoaren gaineko zubian, eta baita kantuak eta anai-arreben arteko besarkadak ere. Ibaiaren bi ertzetatik jaurtitako su-ziriek gaua zuten alaitu eta berria inguruetako herrietara zabaldu. (...)

Zumeta dans sa géo-poétique

Un des grands acteurs du renouveau de la peinture basque des années soixante vient de mourir à l’âge de 81 ans. Ses tableaux illuminent depuis des décennies notre pays et sa vie sociale.
Sa disparition le 22 avril laisse un grand vide. Il nous reste son oeuvre prolifique de peintre mais aussi, moins connues, ses sculptures et ses céramiques. (...)

Iparra-Hegoa, 25 urte

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Heldu den martxoaren 23tik 29ra, 25. edizioa izanen du Iparra-Hegoa asteak. Urruñako eta Segurako lagun-talde batzuek besta batean ezagutu zuten elkar, eta handik sortu zen Seguran Ipar Euskal Herriari buruzko aste bat antolatzeko ideia. Geroztik bide handia egin du ekimen hark, eta zilarrezko ezteiak ospatuko ditu, osagarri onean eta segida bermatzen hasirik, belaunaldi berrien inplikazioari esker.
Agenda eta egituraketa instituzionalak diseinatzen duen politikak euskaldunak elkarrengandik urrundu gaitu azken urteetan. Urratzen ari den oihal hori berriz josteko hariak dira Iparra-Hegoa bezalako ekimen ttipiak, leku finko batekoak, baina leku horretako herritarren bista zabaltzen laguntzen dutenak. Eta ez bakarrik “Iparraldea” eta “Hegoaldea” elkarrekin harremanetan jartzen dituztelako: Iparra-Hegoak loturak eraiki ditu Euskal Herri osoko jende eta ekimenekin. (...)