Alda -
35 lagun elkartu dira Aldak deituriko elkarretaratzean ostegun honetan, ekainaren 30ean Bokaleko Fabien koronelaren plazan. Kevin Salles eta Sandra Branco jabeek, 3 urteko umea duten bikote bati etxebizitzatik ateratzeko lekuaren egoera-akta luzatu diote eta horren aurka egitea helburu izan du elkarretaratzeak.
Aldako militanteekin eztabaida adeitsu bat ukan ondoren uxerra iritsi eta minutu gutxira joan da. Militanteek azaldu diote, jabea eta alokatzailea lotzen dituen alokatze kontratua 2022ko otsailaren 26an egina izan zela eta ondorioz 12 hilabeteko iraupena zuela, alokatzaileak ez baitira ez ikasleak ez eta langile mugikorrak. (...)