Eneko Bidegain

Eneko Bidegain

Enseignant en communications audio-visuelles à l'Université Mondragon. Ex-journaliste de Berria. Ecrivain.

Nafarroa 1620

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Duela zortzi urte ekitaldi anitz antolatu eta argitalpen anitz plazaratu zen Nafarroaren konkista gogora ekartzeko. Gaztelak 1512an konkistatu zuen Nafarroako Erresumaren zati handiena; 300 urte lehenago, 1200ean zehazki, konkistatua zuen beste zati handi bat, hala nola gaur egungo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

Gaztelak ez zuen lortu, ordea, Nafarroako lurren kontrol guztia, nahiz eta ahalegindu zen. Nafarroako estatua indarrean zegoen, oraino, Nafarroa Beherean. (...)


Tetele-lana

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Telelana hitza ikasi dugu aste hauetan. Lehendik ere bazegoen hitz hori, eta distantziaz lan egiteko aukera ere ari zen gero eta gehiago zabaltzen, baina pandemia aroak jende andanarentzat bihurtu du etxea lantoki edo ikastetxe. Konfinamendua fasez fase bururatzen ari den honetan, oraindik ez dakigu telelana epe mugatu horretakoa izanen den ala, batzuek uste duten bezala, gure ohituretan errotuko den.

Ikusirik zenbat baliabide tekniko zeuden lehendik prest (Google meet, Zoom, Skype etab.) bilkura digitalak egiteko, eta beste zenbat tresna lanak etxetik egiteko, dokumentuak etxetik izenpetzeko eta abar, pentsatzekoa da mundu digitalaren aroaren zabalkundea ez dela bat-batekoa izan. Pandemiak bizkortu du, baina horretara prestatzen ari gintuzten. (...)


Kantu baten hegoak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ereserki baten pare hedatzen zen “Eusko Gudariak” kantuaren oihartzuna Euskal Herriko plazetan, manifestazioen bukaeran. “Eusko gudariak” ez zen kantatzen kantu-afarietan, ostatu izkin bateko besta bukaezinetan… Ez. Edo “Gernikako arbola”. Hau ere ez da kantatzen besta baten erdian. Beti ekitaldi politiko edo kultural baten bukaeran. ...

Baina, gaur egun oraino, Euskal Herriak ez dauka himnorik. Azkenaldian hainbat kantu proposatu dira, eta jendeari galdetu zaio zein izan litekeen himno egokia Euskal Herrirako. (...)


Euskararen urrats-kideak

ENBATAk 60 urte - Duela 60 urte, euskara gutxietsia eta mespretxatua zen; euskalduna izatea ahalkegarri zela sinetsarazi zieten orduko herritarrei. Euskara traba zelakoan, kalte baizik egiten ez zigulakoan, euskaldun anitzek abandonatu zuten. Lapurdin azkarki egina zuen behera, eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan oraino indarra bazuen. Baina gainerako hizkuntza gutxituen gisan, arrisku bizian sartua zen. Frantziaren (eta Espainiaren) jazarpena jasaten zuen, eta lekuko hautetsiek frantseste horren alde egin zuten.

Zapalkuntza haren ondorioz, herritar gehienak auto-estimurik gabe eta otzandurik bazeuden ere, euskaldun batzuk oldartu ziren. Beharrik! (...)


Covid-19 eta botere harremana

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Hara! Koronabirusaren ondorioz, Euskal Herriaren barnean jarri digute berriz muga, zorrotz. Europako Batasunaren ikuspegitik ere erran genezake anomalia bat dela mugak ixte hori. Baina Euskal Herritik begiraturik, gure herriaren zapalkuntzaren argazki gordin bat gehiago da.

Garbi gelditzen dena da Espainiak eta Frantziak beren estatu boterea erabili dutela. (...)


Euskara, marra gorria

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziako hauteskunde sistema ez da egina boterean dagoena dudan ezartzen duten talde politikoentzat. Ez da egina gutxituak eta zapalduak diren komunitateentzat eta herrientzat. Egia da Frantziako azken hauteskundeetan “lurrikara” gisako bat gertatu zela, eta tsunami macronistak hankaz gora igorri zituela ordu arte politikaren zutabe nagusiak ziren alderdi sozialista eta RPRren ondorengoak.

Baina haien ordez jarri zen haien barnean hazi zen ildo politiko bat, alderdi sozialistako eta Les Républicains- eko hondarretatik hazi zena. Ez zen berrikuntzarik, baizik eta botere hegemonikoaren berrantolaketa bat. (...)


Iparra-Hegoa, 25 urte

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Heldu den martxoaren 23tik 29ra, 25. edizioa izanen du Iparra-Hegoa asteak. Urruñako eta Segurako lagun-talde batzuek besta batean ezagutu zuten elkar, eta handik sortu zen Seguran Ipar Euskal Herriari buruzko aste bat antolatzeko ideia. Geroztik bide handia egin du ekimen hark, eta zilarrezko ezteiak ospatuko ditu, osagarri onean eta segida bermatzen hasirik, belaunaldi berrien inplikazioari esker.

Agenda eta egituraketa instituzionalak diseinatzen duen politikak euskaldunak elkarrengandik urrundu gaitu azken urteetan. Urratzen ari den oihal hori berriz josteko hariak dira Iparra-Hegoa bezalako ekimen ttipiak, leku finko batekoak, baina leku horretako herritarren bista zabaltzen laguntzen dutenak. Eta ez bakarrik “Iparraldea” eta “Hegoaldea” elkarrekin harremanetan jartzen dituztelako: Iparra-Hegoak loturak eraiki ditu Euskal Herri osoko jende eta ekimenekin. (...)


Biziminez

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Zuhaitzak biluzten diren urtaroak eramaten ditu adiskide anitzen biziak, haizeak hostoak bezala. Zenbat artistak ez du eman azken hatsa udazken hondarrean edo neguko hilabete hotzetan? Denak ez dira, bizi luze eta emankorraren bukaerara heldu ondoan, ufada ahul batek bultzatuz erortzen direnak.

Ustekabean udako ekaitz bortitzak eraman dituen zuhaitz lerdenak ere erortzen dira, edo denbora gabe ihartu direnak. Euskal kulturak izan ditu bere dolu egunak 2019an. (...)


Urak mugitzen

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Berriki aurkeztu dute Ehun izeneko mugimendu bat, Euskal Errepublika helburu duena eta 2020ko otsailaren 15ean euskal errepublikaren eguna ospatuko duena Euskal Herriko hainbat lekutan. Egun batzuk geroago, gazte mugimendu berri batek egin zuen agerraldia: Jargi.

Ez dira azken urteetan agertu diren ekimen bakarrak; bertze talde franko ere biltzen da ezker-eskuin, beren gogoetak egiteko edo proposamenak lantzeko. Talde bakoitzak bere irakurketa dauka, eta batzuk kontrajarriak izan litezke, baina horrek guztiak erakusten du, aski isilik eta diskrezioz bada ere, Euskal Herriko herritar batzuk gogoeta sakonetan ari direla eta bide berriak urratzeko proposamenak lantzen dituztela. (...)

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video