Pasa den astetik, Asanbleak segurtasunari eta atentatuen prebentzioari buruzko lege proposamen bat aztertzen ari da. Testu kezkagarria, are gehiago Mediapart-ek Rima Hassan eurodiputatuaren kontrolpean egoteari buruz egindako azken agerpenen argitan. Antiterrorismoaren izenean, testu honek praktika intrusibo eta lanjerosak normalizatzeko arriskua dakar, helburu politikoetara desbidera daitezkeenak. Iñaki Echanizekin batera, arrisku horien inguruan ohartarazi du Peio Dufau deputatuak, Euskal Herrian jada ezagutu ditugunak.
Gogoratzeko parada ere bada: egia oraindik argitu gabe dela pasarte ilun batzuen inguruan, duela 40 urteko GALen kasuan bezala, non herritar gehiegik bizia galdu zuten. Estatuaren zerbitzuen inplikazioari buruzko galderak egon arren, ez da inoiz egiazko ikerketarik egin egi osoa argitzeko.

by