Plazara sortu da!
2023ko irailaren 26an, Europako hizkuntzen egunaren karietara, Euskal Herriko txoko desberdinetako euskaltzaleak Azkaineko plazan elkartu dira Plazara proiektuaren aurkezpen publikoan parte hartzeko.
12 hilabeteko sortze prozesuaren ondotik, Plazara sortu da. Ibilbide eta jatorri anitzetako lagunez inguraturik, 2 dinamika, 3 dimentsio, 4 lan ardatz eta 11 amets ttiki dituen proiektua aurkeztu dute Xan AIRE, Irati FERNANDEZ ARBELAITZ, Eneko GORRI eta Kamila HARLUXET GRATIEN kideek. (...)