Iritzia
AZTERKETAK EUSKARAZ - Aste huntan, Bernat Etxepare lizeoko leheneko ikasleek, hilabete baten buruan matematikako etsamina euskaraz pasatuko dutela jakinarazi dute, haien kopiak ez zuzentzeko arriskua izanik ere. Azterketak Euskaraz kolektibotik nahi dakotegu gure sustengu guzia helarazi eta goresmenak eman ukan duten kuraiagatik. Sustengutik at, egun zuen aitzinean, buraso eta erakasle gisa, azkarki salatzen dugu ez dugula onartzen gure haurrak mespretxatuak izan ditezen eta koletiboak dena eginen duela, euskaraz idatziriko kopia guziak zuzenduak izaiteko. (...)
Azkenik, jendarte guzia gomitatzen dugu, ondoko egunetan antolatuak izanen diren mobilizioetan parte hartzera. Batez ere, ekainaren 6an Bordaleko errektoretzaren aitzinean iraganen den manifestazio aldarrikatzaile eta zaratatsura etorriz. Halaber, gazteer gure sustengua adierazteko eta errektoretzarengandik euskaraz idatziriko kopiak zuzenduak izanen direla segurtatzeko, autobusak antolatuak izanen dira ekimen horren kari. Gazte, ez hain gazte, buraso, hautetsi, erakasle, anitz izan beharko baikara matematika etsaminetik 6 egunetara iraganen den mobilizazio horretan.(...)