ETAren amaiera, begirada bat antimilitarismotik
Patxi Azparren - Kanboko ekitaldia eta gero, hamaika eragilek eta pertsonek iritzia eman nahi izan dute. Bistan da. Ikuspegi eta begirada ezberdinak aztertzea aberasgarria da.
Hori dela eta, orain, hasierako asteetako olatuak pasatutakoan, beste bat ere plazaratzea ekarpen interesgarria izan daitekeelakoan nago. Begirada hori euskal mapa soziopolitikoren bazter batetik bota nahi nuke, independentismoarekin lerrotu zen/den antimilitarismotik, alegia. (...)