Azken berrogei eta hamar urteetan zehar, jende batzuetarik, gaizki ikusia izaten zen derrigorrezko soldadutza Frantziako Estatuan, baita Europako lurralde askotan ere. Joan den mendearen hasierako nazionalismoek eratu zuten mentalitate militarista hertsi bat eta Frantziako gerla kolonialek eta 1968 urteko iraultzak "fama ona" kendu zioten urratsez urrats. Euskal Herriaren Hegoaldean ere, kontzientzia objektoreen mugimendua nahiko azkarra izan da. Horretaz oharturik haren denbora urterik urte murriztu dute Frantziako agintariek eta 1997-garren urtean azkenik betirako (?) kendu, soldadu profesionalei lekua utzirik.
Nire uste apalean hobeki litzateke errotik irakaskuntza sistema berrikustea, kontrola gehiago egitea eta lehen mailako ikasketak bukatu ondoren gazte guztiek oinarrizko gauzak jakin ditzaten neurri egokienak hartzea. Eskola irakasteko eta ikasleen aurrerapenak eta ezagutzak kontrolatzeko eta zaintzeko egina da. (...)