Euskararen militante sutsu bat hil da

Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, Bizkaia, 1942ko azaroaren 24a - Usurbil, Gipuzkoa, 2020ko uztailaren 31)
Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, Bizkaia, 1942ko azaroaren 24a – Usurbil, Gipuzkoa, 2020ko uztailaren 31)

Euskaltzaindiak gorazarre egiten dio Joan Mari Torrealdai idazle, kazetari eta euskaltzain emerituari.

Joan Mari Torrealdai Nabea euskaltzain emeritua Foruan, Urberuaga auzoko Mosone baserrian jaio zen 1942ko azaroaren 24an. Filosofia eta Teologia ikasketak egin ondoren, Zarauzko Eskola Profesionalean irakasle izan zen, eta Jakin aldizkariaren zuzendari 1968-1969 urteetan. Okzitaniako Tolosara jo zuen gero goi ikasketak egitera, 1972an Teologiako Lizentziatura lortu eta Pariseko Alliance Française-n hizkuntza frantseseko Diplomatura lortu zuen, eta bertako Institut d’Etudes Sociales-en Gizarte Zientzietako Lizentziatura (1975). Orduan izan zen euskaltzain urgazle izendatua.

Goi-ikasketak egin bitartean, ingelesa ikasi zuen Canterburyn (1973) eta Londresen (1974-1976). Parisetik itzulita, Anaitasuna hamabostaldiaren zuzendari izan zen eta gero Soziologia irakaslea Deustuko Unibertsitatean (1991-93). Doktoretzako ikastaroak eman zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Deustukoan, eta Mondragon Unibertsitatean irakaslea izan zen. Euskal idazleak gaur (1977) liburua kaleratzen du Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) idazkaria zelarik.

Euskalgintzako gizon erraldoi honek liburugintzan aritu zen ere. Frantzian Iraultzaz liburua argitaratu zuen (1973), eta Euskal Herrira itzulita 1985ean Informazio Zientzien Lizentziatura burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean; ikasketen ondorio gisa, Euskara eta Euskal Telebista liburua kaleratu zuen. Deustuko Unibertsitatean 1991n lortu zuen Zientzia Politiko eta Soziologiako doktoretza. Ikerketa asko egin ondoren publikatu zituen ondoko ikerlan hauek: Euskal Kultura Gaur. Liburuaren Mundua (1997), El libro negro del euskera (1998), La censura de Franco y los escritores vascos del 98 (1998) eta Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983 (2000).

Azken 35 urteotan milaka fitxa bete eta taxutu ditu, eta 1993-2001 bitartean eman zigun bildutako ondorioa bost liburukitan, izenburu honekin: XX. Mendeko euskal liburuen Katalogoa, 2.000 orrialde betetzen dituen lan mardula.

Torrealdai urteetan aritu izan da euskalgintzan eta kulturgintzan: Anaitasunako zuzendaria izan zen; Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat ere bai; Jakin aldizkarian hasi zen 1960an, zuzendaritzan hasieratik eta zuzendari 1964-1969 eta 1977-2002 bitartean; Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen 1969tik 1977ra; Euskal Soziologoen Elkarteko idazkaria 1979tik 1980ra; 2015etik 2017ra PuntuEUS Fundazioko lehendakaria; Euskaldunon Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kide eta lehendakaria ere izan zen, egunkariaren sorreratik bertatik. Gogoratu behar da 2003an, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren prozesuan guardia zibilek atxilotu eta espetxean sartu zuten, Administrazio Kontseiluko beste kideekin batera, orduko Espainiako Gobernuak ETArekin harremanetan egotea leporatuta. 2010ean, baina, Auzitegi Nazionalak onartu zuen Torrealdai, Otamendi, Uria, Auzmendi eta Oleaga errugabe zirela.

Euskaltzain emeritua

2007ko azaroaren 30ean, euskaltzain oso izendatu zuen Euskaltzaindiak. Euskaltzaindian, Bergarako Biltzarrerako (1978) prestatutako txostenaz gain, 2009tik bereziki Azkue Bibliotekaren eta argitalpenen arloan egin zuen lan. Gainera, Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian (2009) aholku batzordeko kidea izan zen 2009 urteaz gero. Urte horretan bertan argitaratu zen Euskaltzaindia, ekin eta jarrai liburua ere, Imanol Murua kazetariarekin idatzia. 2017an, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu zuen Patxi Uribarrenekin batera, eta 2018an, Mendeurreneko ospakizunen baitan egin zen Arantzazuko biltzarrean, Euskaltzaindiak prestatutako Euskara Batuaren Adierazpena irakurri zuen.

Sari ugari jaso ditu Torrealdaik bere bizitzan zehar, Durangoko azokako Argizaiola saria (2006), Ohorezko aipamena XIX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian (2007), Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria (2010), Manuel Lekuona Saria (2015), Gipuzkoako Urrezko Domina, Jakin Taldearekin batera (2018)… Eta jaioterrian 1999tik bere izena darama Foruko Kultur Etxeak.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).