Urtarrilaren 30ean, greba orokorra
ALDAko Ahotsa - Duela sei urte, sindikatu eta eragile sozial ugarik euskal herritarren eskubide sozialak biltzen dituen Karta osatu genuen prozesu partehartzaile baten bidez, eta eskubide horien aldeko ekimenak antolatu ditugu ordutik.
Egoera ikusita, beharrezkoa ikusten dugu lan baldintzak, pentsio eta bizitza duinaren aldeko borrokan jauzi bat ematea. Konbentzimendu hirukoitzak batu gaitu: batetik, pentsioak denon afera dira, oraingo pentsiodunena zein etorkizunekoena; bestetik, lan baldintza duinen aldeko borroka ezinbestekoa da; eta azkenik, eskubide sozialak bermatu behar dira. Finean, bestelako eredu sozio-produktiboa eraiki nahi dugu, bizitza erdigunean jartzeko, zaintza eta planetaren jasangarritasunari lehentasuna emanez. (...)