Treina maite dugulako, gelditu AHT!

Astelehen honetan, urtarrilaren 17an, 7:45ean Bizi! mugimendu altermundialistaren 26 militantek Pauen ekintza ikusgarri bat burutu dute Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluari fermuki galdatzeko argiki errefusa dezan AHTren Bordale-Akize bide berriaren finantzaketa.

Elkarteko kideek lortu dute instituzioaren egoitza nagusienetariko baten teilatura heltzen eta haietarik hiru handik arrapelez jautsi dira. Ekintzaileek lortu dute « CD64 : à votre tour de dire NON à la LGV ! (= CD64: zuen aldi EZ erratea AHTri!) Treina maite dugulako, gelditu AHT» banderola erraldoia zabaltzea aitzinalde edo fatxadan.

Azkenik, beste militante batzuk 8:30k arte iraun duen ikusgarri honetaz harrituak ziren oinezkoei esku paper bat banatzen zuten bertan ekintza honen arrazoinak esplikatuak zirelarik. Ekintza oztoporik gabe iragan da eta ekintzaileak nortasun kontrol baten ondotik joan dira.

Biziren bozeramailea den Romain Dussault-en arabera, «Departamenduko Kontseiluak proiektu honen kontra argiki eta behin betiko aritzearen hautua egin behar du, edo, alderantziz, publikoki bere gain hartu behar du proiektuaren finantzatzea onartzen badu! Guretzat, AHT proiektu hau arras jokoz eta jendartearen beharretarik kanpo da. Kolektibitateak bere gain hartu beharko dituen gastuen heina izigarria izanen dela aitzin ikusten da, ingurumen-kostua aipatu gabe. Etxebizitza krisiak jadanik kaltetzen duen lurralde batean, AHT berri bati ezetz errateko arrazoi bat gehiago da hori. Tokiko biztanleentzat beren jarduera-lekutik hurbil etxebizitza aurkitzea gero eta zailagoa den arren, AHT baten garapenak prezioen gorakada eta etxebizitza aurkitzeko zailtasunak beti indartuko ditu.».

Ekintza hau gertatzen da 3 aste Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak AHT linearen alde hartu deliberamendua eta gero, hainbat baldintza eman zituelarik, bereziki AHT proiektuaz hunkituak diren kolektibitate guziak haren alde engaiatu behar zirela Baina geroztik, hainbat kolektibitatek proiektuaren kontra bozkatu dute. Alabaina, Lot-et-Garonne-eko Departamendu Kontseilua, Akize-Handiko Hirigune Elkargoa eta Euskal Elkargoa proiektuaren eta haren finantzaketaren kontra agertu dira.

Bizi! elkarteak inposatua den behargabeko proiektu hori gaitzesten du eta gaur egun diren tren bideen arraberritzea bai eta lurraldean hurbileko garraio sareen indartzea sustengatzen du.

2022-BIZI-Pau-112

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Treina maite dugulako, gelditu AHT!

  1. Baionatik Garazirainoko trenbidea indartu dute duela zonbait urte, egurrezko trabersa zaharrak betonezkoekin ordezkatuz, baina jakin dudanez, makinak nahiko zaharrak dira, eta ez dira beti ongi ibiltzen; beraz Nafarroako trenbidean jendeentzako zerbitzua ez da nahikoa. Trenbide hori Iparraldeko topoa bihurtu behar da, barneko jendea Baionara errezkiago joan ledin. AHT proiektua baino askoz hobeago izanen da hori. Baita urrunago ikusiz Arrosatik Irunarainoko trenbidea eraiki, XIX garren mendean pentsatu bezala.

Comments are closed.