Urtats arratsalde solidarioa

2023ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak migratzaile eta erbesteratuen aldeko besta giroko arratsaldea antolatzen du. 5. edizio honetako egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak, musika eta sorpresa arrantza haurrendako. Ekitaldia Patxokian izanen da (Tonneliers-en karrikako 23 bis-ean, Baiona Ttipian).
Elkarte eta kolektiboek erbesteratuekin edo migratzaileekin lan egiten duten Euskal Herrian, ekitaldi hau elkarteen egutegiko hitzordua bilakatu da. Migrazioaren gaiaren inguruan eztabaida gogortzen eta kristalizatzen ari den garai hauetan, garrantzitsua da elkartasun une hau. Horregatik, Etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den Biziko taldeak antolatzen du egun hau, eta azken honen irabaziak oski tokiko mailan migratzaileei eta erbesteratuei harrera egiteko ekiten duten elkarteei emanen zaizkie. (...)

Ekintza kolektiboan engaiatzeko deia

Euskal Herria Burujabe 2023: 8 000 parte hartzaile Baionako karriketan urriaren 7 eta 8an biharko Euskal Herri jasangarri, burujabe eta solidarioa biziarazteko.
Jendeketa ederrak parada ukan du Baionako karriketan Euskal Herriaren metamorfosia ekologikoa azkartzeko neurriak deskubritzeko. (...)

Souveraineté(s) : quelles priorités ?

Herribiltza vient de publier dans Argia et Mediabask une réaction au document "Euskal Herri Burujabe : reprendre possession des conditions de nos vies" que Bizi avait publié... en 2018. Selon cette organisation, "le mouvement Bizi donne un faux sens au mot Burujabe". En s'appuyant sur la traduction basque-français d'Elhuyar et sur la définition du dictionnaire le Petit Robert, Herribiltza estime que "Le vrai sens de Euskal Herria Burujabe c’est Le peuple basque indépendant, Le peuple basque souverain".
En suivant cette logique, la "souveraineté alimentaire" popularisée par Via Campesina dès 1993 se réduirait à "l'indépendance alimentaire" ? Ce serait un lourd contresens... (...)

Angelu, Donibane Lohizune eta Mugerren gardentasun gehiagorendako herritarren ekintza

Uztailaren 13an, ostegunarekin, Ipar Euskal Herriko hainbat herritar Angeluko, Donibane Lohizuneko eta Mugerreko Herriko Etxeetara joan dira arrantzarako kanaberekin eta salabardoekin berriketa. 3 Herriko Etxe hauek Bizik argitaraturiko Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenarentzat galdatu informazioa ematea errefusatu dute.
Itxoinak ziren datu gehienak, hala ere, legearen arabera beren webgunean argitaratuak izan behar ziren. (...)

Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: txosten osoa sarean da!

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Egunaren harira, Bizik Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko sintesia zabaldu du, Metamorfosi Ekologikoaren Ituneko ekintzen gauzatzeari buruz Herriko Etxeen aitzinatze maila zehaztuz.
Hitza Hitz batzordeko herritar begirale ekologikoek Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko txostena zabaltzen dute orain. (...)

Euskal Herria Burujabe 2023: ekainean, ekitaldiak bata bestearen ondotik!

Ekainaren 2an, ostiralarekin, ELA sindikatuko 250 kidek parte hartu dute, Hego Euskal Herrian, klima aldaketaren erantzule diren erregai fosilekiko menpekotasunetik ekonomia eta enplegua ateratzeko bide orria prestatzeko goizaldian. Bizi elkarteak parte hartu du, “7 jauzi” sekuentziaren barnean, lurralde proiektua eta urriaren 7an eta 8an Baionan antolatuko den Euskal Herria Burujabe ekitaldia aurkezteko.
Ekainean eta uztailean beste bost hitzordu finkatuak dira Euskal Herriko probintzia guzietan mezua zabaltzeko. (...)

Metam’Or Trofeoen emate zeremonia – Kargualdi erdiko edizioa

Biziren Begirale ekologikoek Métam’Or Trofeoen ekitaldira gomitatzen zaituztete, ekainaren 5ean, astelehenarekin, Ziburuko Baltsanen, 19:00etarik goiti. Karia horretara, Ipar Euskal Herrian metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenaren emaitzak aurkeztuko dira.
Erronka ekologikoei dagokienez, 56 Herriko Etxeren eta Euskal Elkargoaren kargualdiko lehen 3 urteetako bilana aurkeztuko da. Parada baliatuko da, «merezimendutsuenak» diren Herriko Etxeak ohoratzeko, denboraren kontrako klima-lasterketaren arloan duten engaiamenduarentzat. (...)

“Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!”

“Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!” da apirilaren 25ean, asteartearekin, 19:00etan Baionako Züzülün eginen den hitzaldi-eztabaidaren izenburua. Apirilaren 1eko etxebizitzaren aldeko manifestaldi handitik zonbait astetara, Bizik, Urritasun zoriontsu eta sortzailearen aldeko mugimenduak, Aldak eta Etxebizitzaren arloko COL kooperatibak, klima nahasmenduarekiko Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren erronkak aztertuko dituzte.
Hitzaldi honek urriaren 7 eta 8an iraganen den Euskal Herria Burujabe ekitaldiaren aitzinean emateko iraganen diren 7 gertakari edo jauziren abiatzea markatuko du. (...)

Klimaren eta osagarriaren aldeko jantegietako garaipena

Biziko Hitza Hitz batzordeak plazerrekin jakitera eman du Ipar Euskal Herriko 30 Herriko Etxeetako 5000 haur baino gehiagok hemendik aitzina apairu begetarianoa badutela astero jantegian!
Klimaren eta haurren osasunaren aldeko garaipen hau Bizik hainbat hilabetetan ikasleen plateren karbono aztarna murrizteko eraman kanpaina zorrotzaren ondorioa da. Aitzinatze berriei bide ematen die. (...)