Nazio eraikuntza ala lurralde eraikuntza?
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ipar Euskal Herrian iragan diren herriko hauteskundeen ondotik, itxura anitzeko bilanak eginak izan dira abertzaleen aldetik. Batzuek emaitza pollitak aldarrikatzen zituzten, beste batzuek bilan gazi-gozoa aipatzen zutela. Betiko eztabaida, ea basoa erdi hutsa ala erdi betea den.
Hiru probintzietako gehiengoa ez baldin bada abertzalea, hortan adostasuna fite lortzen da, azken hauteskundeek argi erakusten dute orain jende anitzek abertzalea den edo abertzaletasunak markatzen duen zerrenda baten alde bozkatzeko erabakia aski errexki har dezaketela. Ikusten dugu ere tokiko problematikei aurre egiteko proposatuak diren aterabideen alde bozkatzeko hautua egin duela hainbat herritako gehiengoak. (...)

by