Iritzia
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Erabiltzen ez den hizkuntza bat herdoiltzen da, eta herdoilak hiltzen du. Euskaraldiak erabiltzaileengan jartzen du arreta, eguneroko bizian euskaraz mintzatzeko leku gehiago aurki dezagun. Euskara hainbesteraino itzalean egoteak eragiten du, leku anitzetan, uste izatea gure solaskidea erdalduna dela. Farmaziara, saltegira, okindegira, ostatura eta noranahi joatean, lehen hitza erdaraz egin ohi da gehienetan, eta horrek elkarrizketa erdarara darama.
Euskarak lege babesik ez edukitzeak eta euskaldunak demografikoki gutxituak izateak eragiten du euskararen ikusezintasuna, euskaldunen beren begietan ere. Ondorioz, autoestimu eta auto-konfiantza falta dute euskaldunek (norbanakoek), eta horrek eragiten du euskara oraino gutxiago erabiltzea. Gurpil zoroa. (...)