Begirada aldatu bakea eraikitzeko

PrintFriendly and PDF

Delegazioa

Euskal Herriko delegaritzaren agiria Xistor Harambouren baldintzapeko askatasuna dela eta

Parisko Apelazio Auzitegiak joan den urriaren 27an eman epaia eskertu nahi dugu, zeinen arabera Frédéric “Xistor” Harambourek etxean segitzen ahalko duen preso azaroaren 24tik landa, zaintza elektronikoaren bidez. Ondotik, 18 hilabeteren buruan baldintzapeko askatasuna eskuratzen ahalko du, kontrol judizialpean.

Baldintzapeko askatasunari Parisko Apelazio Auzitegiak ematen dion lehen baiezkoa da, Ministerio Publikoaren eskaeraren kontra. Orain arte, lehen mailako epaileek (kondenen aplikaziorako epaitegiak) besterik ez zuten onartzen Xixtor Harambouren eskaera, baina Justizia Ministerio Nazionalak sistematikoki dei egiten zion erabakiari, dei auzitegiak fiskaltzaren eskaerak segituz.

Sinetsi nahi dugu, erabaki honek, 2011tik Euskal Herrian abiatua den bake prozesuarekiko ikuspegiaren aldaketa adierazten duela. Kofi Annan-ek Donostian eman zion hasiera prozesuari eta geroztik iragarria izan den su etena errespetatua izan da, ETAren armategia desegina, 2017an arma guztien itzultzearekin eta 2018an ETAren desegitearekin.

Sekulan baino gehiago, Euskal Herriak Historiaren orri berri bat ireki nahi du, presoen baldintzapeko askatasuna baimenduko duena, eta Xixtor Haramboure bezala, 30 urte kartzelan bete dituzten Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot presoen askatasuna ere ekarriko duena.

Gure aldetik, adi segituko dugu, gatazkaren ondorioei maila guztietan konponbidea ekarriko dien urratsen alde lan eginez.

Espero dugu berradiskidetzea posible izanen dela sufrimendu guztien gainetik, pentsamendu berezi bat izanez Europa Mendebaleko azken gatazka armatuko biktimengan.

JEAN-RENÉ ETCHEGARAY, Baionako auzapeza (UDI) eta Euskal Herriko Herri Elkargoko Lehendakaria.
VINCENT BRU, Pirineo Atlantiketako Diputatua (Gehiengo presidentziala).
FRÉDÉRIQUE ESPAGNAC , Pirineo Atlantikako Senataria eta Akitania Berriako lurralde kontseilaria ( PS).
MAX BRISSON, Pirineo Atlantiketako Senataria eta Biarritze eslkualdearentzat departamenduko kontseilaria (LR).
EMILIE DUTOYA, Akitania Berriako lurralde kontseilaria (PS) eta Ziburuko axuanta.
ALICE LEICIAGUEÇAHAR, Akitania Berriako lurralde kontseilaria (EELV).
MICHEL VEUNAC, , Akitania berriako lurralde kontseilaria (Modem) .
KOTTE ECENARRO- Euskal Herriko Herri Elkargoko lehendakari ordea, Hendaiako auzapeza eta Hendaia Hego kosta eskualdearentzat departamenduko kontseilaria (PS).
ALAIN IRIART, Euskal Herriko Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua eta Hiriburuko auzapeza (EHBAI).
LUCIEN BETBEDER, Auzapezen Biltzarreko Lehendakaria.
MICHEL TUBIANA, Giza Eskubideen Ligako Ohorezko lehendakaria eta Bakegilea.
ANAIZ FUNOSAS, Bake Bideako lehendakaria.
MICHEL BERHOCOIRIGOIN, Bakegilea.
JEAN-NOËL « TXETX » ETCHEVERRY , Bakegilea.

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak