46 Herriko Etxe Iparraldearen metamorfosi ekologikoaren alde engaiatuak

46 Herriko Etxe (Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren %62a ordezkatzen dutenak) kudeatuak izanen dira Bizi! elkarteak proposatu duen “Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna” izenpetu duen Herriko Etxeko gehiengo batetaz.
Mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, laborantza eta elikadura biologiko eta tokikoak, energiaren menperatzea, hondakinen murriztea, euskoaren garapena eta Klima Planaren deklinatzea, Itun horrek aitzinean ematen dituen ekintza arlo saihets ezinak dira. 2020 urtetik beretik, Bizik segurtatuko du hartuak izanen diren orientazioek errespetatzen dutela emana izan den hitza eta etortzekoak diren nahasmenduen aitzinean, lurralde jasangarri eta solidario baten segurtatzeko beharrezkoa den metamorfosi ekologikoan kokatzen direla. Elkarteak jarraituko du berezikiago Ituna izenpetu gabe egonen diren Herriko Etxeen ardura, txartzen eta zalutzen ari den nahasmendu klimatikoaren arloan, azpimarratzen. (...)

Tetele-lana

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Telelana hitza ikasi dugu aste hauetan. Lehendik ere bazegoen hitz hori, eta distantziaz lan egiteko aukera ere ari zen gero eta gehiago zabaltzen, baina pandemia aroak jende andanarentzat bihurtu du etxea lantoki edo ikastetxe. Konfinamendua fasez fase bururatzen ari den honetan, oraindik ez dakigu telelana epe mugatu horretakoa izanen den ala, batzuek uste duten bezala, gure ohituretan errotuko den.
Ikusirik zenbat baliabide tekniko zeuden lehendik prest (Google meet, Zoom, Skype etab.) bilkura digitalak egiteko, eta beste zenbat tresna lanak etxetik egiteko, dokumentuak etxetik izenpetzeko eta abar, pentsatzekoa da mundu digitalaren aroaren zabalkundea ez dela bat-batekoa izan. Pandemiak bizkortu du, baina horretara prestatzen ari gintuzten. (...)

Toutes et tous à la grande vélo inauguration le dimanche 5 juillet !

Bizi et l’Atelier Vélo Txirrind’ola appelent à soutenir les pistes cyclables provisoires du BAB et à demander leur extension et leur transformation postérieure en pistes définitives à haut niveau de service.
Les deux associations organisent une grande vélo inauguration pour découvrir les pistes cyclables du BAB en groupe, le dimanche 5 juillet à 10h30, une fois qu’elles seront définitivement installées et sécurisées ! (...)

Muga gainetik, Euskal Herria

Joseba Aurkenerena - Ekainaren 20an, larunbatarekin, gaueko 11etan sua piztu zuten Iparraldeko mendietan, Artzamendin, Beltxun, Baiguran, Erebin, Oilandoin, Kalbarioan, Arranomendin, Arradoin, Zualmendin, Ursuian, Santa Barbaran, Mendibilen, Soihartzen…, euskal presoak beti gogoan ditugula aldarrikatzeko. Udaburuaren bezpera zen, gau magikoa beraz, eta mendi gailurretan piztutako su-meta haiek, aldarria izateaz gain, bazuten nolabaiteko lotura gure amalurrarekin eta gure sinesmen zaharrekin.
Eta igandea argitu zen, zeru ateri-ateria, txoriak nonahi kantari… Bezperan, gauerdian, arrotzek mugetan hiru hilabete luzez ezarritako barrikadak eta gainerako oztopoak kendu zituzten. Pausuko zubian, bai Lapurdin eta bai Gipuzkoan, jendea zen aiduru. Une horietan izan ziren irrintzinak Bidasoaren gaineko zubian, eta baita kantuak eta anai-arreben arteko besarkadak ere. Ibaiaren bi ertzetatik jaurtitako su-ziriek gaua zuten alaitu eta berria inguruetako herrietara zabaldu. (...)

EH Bai et le second tour

EH Bai vient de rendre public son soutien à différentes listes présentes au second tour de ces élections municipales. Certaines d’entre elles, bien placées en mars dernier, se battront pour la victoire le 28 juin prochain.
Sur Bayonne, le mouvement EHBAI rappelle qu'il avait le 8 mai dernier décidé de refuser un tel soutien à une éventuelle liste d'alliance menée par Henri Etcheto. EH Bai ne soutient aucune des deux listes en lice et fait sienne la consigne de liberté de vote de la liste abertzale, verte et solidaire BVS qui a rejeté le 30 mai le principe d'une telle alliance. (...)