Abertzale, euskal kultura zainduz eta garatuz

ENBATAk 60 urte - Pantxoa Etchegoin - Kultura alorrean, erran gabe doa azken 60 urte hauetan, abertzale mugimenduak xendra, bide eta autobide frango iragan dituela, euskararen transmititzeko eta euskal kulturaren zaintzeko bezainbat garatzeko.
Ez ditut hemen aitzinamendu guziak aipatuko, luzeegi bailitzateke, bainan ez ditut ahanztekoak ene abertzaletasuna finkatu zuten mementoak... (...)

Albert Memmi gogoan

Beñat OIHARTZABAL - Albert Memmi est décédé le 22 mai, à l’âge de 99 ans. Il était natif de Tunisie, fils d’une famille juive extrêmement modeste arabophone, le père étant fils d’immigré italien et la mère, berbère. Les hommages rendus à cette occasion à ce sociologue militant des luttes anticolonialistes, notamment pendant la guerre d’Algérie, ont été relativement discrets en France; en Pays Basque, également, m’a-t- il semblé.
Pourtant, l’influence de certains de ses ouvrages, en particulier Portrait du colonisé, publié en 1957, l’année suivant le début de l’insurrection du FLN en Algérie, avec une préface Jean-Paul Sartre, et accompagné d’un portrait du colonisateur, fut considérable pendant les luttes anticolonialistes de cette période, à l’instar des travaux d’un autre intellectuel anticolonialiste, qui analysa et questionna les ressorts psychologiques conditionnés par les éléments sociaux, politiques, ou ethno-religieux et raciaux, constitutifs de la situation coloniale: Frantz Fanon. (...)

GAL

Estatu Batuetako CIA-k berrikitan GAL nola antolatua izan zen ezagutzera eman du. Argitalpenak denek zakitena baieztatu du: garai haietan Madrilen boterean zen PSOEK eta Felipe Gonzalez gobernu buruak sortu eta egituratu zutela mertzenario talde hiltzaile hori ETA kide eta errefuxiatuak hiltzeko.
Halaere, baieztapen horrek hautsak harrotu baditu ere, gune ilun asko gelditzen da argitzeko, erantzukizunak zehazki norenak izan ziren jakiteko. (...)

Tartaro s’est étonné…

●●● que l’ex-roi Juan Carlos soit visé par une enquête pour corruption dans la construction d’un TGV en Arabie Saoudite...
Les Français sont heureux d’avoir refilé leurs Bourbons à l’Espagne. (...)

Eta bakantzak euskotan pasatzen bazenitu?

Turismoa gizartearekin batera garatzen da, eta gaur egun turistek eskaintza eko-arduratsuak, giza esperientzia aberasgarriak eta ez ohizko tresna berritzaileak nahi dituzte, mugikor bidez eskuragarriak. Eskualdeko Kontseiluko «Akitania Berriko turismo berritzailea» programa eta Euskal Hirigune Elkargoaren susteguari esker, eta AaDT eta turismo bulegoekin elkarlanean, Euskoak, Europako tokiko moneta haundienak, astelehenean, uztailaren 6ean, «bakantzak euskotan » operazioa martxan jartzen du.
Tresna original horrek trantsizio ekologikoan eta ipar Euskal Herriko lurralde garapen orekatuan parte hartzea proposatzen die turistei, erabiliko duten euro bakoitza, lurraldean egoiten delako, eta horren bidez zirkuitu laburrak garatzen baitira eta beraz ingurumena zaintzen. (...)

Nafarroa 1620

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Duela zortzi urte ekitaldi anitz antolatu eta argitalpen anitz plazaratu zen Nafarroaren konkista gogora ekartzeko. Gaztelak 1512an konkistatu zuen Nafarroako Erresumaren zati handiena; 300 urte lehenago, 1200ean zehazki, konkistatua zuen beste zati handi bat, hala nola gaur egungo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
Gaztelak ez zuen lortu, ordea, Nafarroako lurren kontrol guztia, nahiz eta ahalegindu zen. Nafarroako estatua indarrean zegoen, oraino, Nafarroa Beherean. (...)