Dominique Heguy adiskidea zendu da
Euskal Herriak eta euskalgintzak bidelagun zintzoa galdu dute. Bizibidez irakaslea, Martta bere bizilagunarekin batera, euskararen zerbitzari izan da Dominique betidanik.
Euskararen aldeko langile porrokatua, orenak eta harat-hunatak nehoiz neurtu gabe, Iparralde hontan euskarazko bitartekoen sortzean eta hedapenean beren marka utzi duten militante horietarik izan da Dominique. (...)