“Herrian bizitzen segitzeko parada ukaiteko, mobilizatu!”

PrintFriendly and PDF

8

Vivre et se loger au Pays ! Logement_Etxebizitza @LogementEH

Azken urte hauetan eta aspalditik ezagunak diren arrazoinengatik, desafio handia bilakatzen ari da Ipar Euskal Herrian etxebizitza duin bat atzamaitea. Aste batzuk gelditzen dira soilik azaroaren 20an, Baionan “Vivre et se loger au Pays, Espekulazioari EZ” lemapean eginen den manifestazioarentzat.  Zuk ere manifestazio honen arrakastaren parte izan nahi baduzu, animatu heldu den urriaren 27an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00etan Uztaritzeko Lapurdi gelan antolatuko dugun bilkura irekira.

Lurraldearen “erakargarritasuna“, lur kudeaketaren eskasa, alokairuen emendatze izigarria, espekulazioa, bigarren bizitegien eta Airbnb gisako bizitegi mublatu iraunkorren biderkatzea… Hamaika arrazoi baina ez konponezinak. Borondate politikoa izanez geroz, tresna eta dispositibo desberdinak  sortzen ahal dira. Beste lurralde batzuetan hori egiten ari dira!

12

Ipar Euskal Herrian tokiko hautetsiei politika ausarta eta berehalakoa plantan ezarri dezaten galdegiteko tenorea dugu, hemen bizi eta lan egin nahi duten guziek horretarako posibilitatea izan dezaten.

Hona hemen etxebizitza politika egoki batek konduan hartu beharreko hainbat oinarri:

* Etxebizitzen eta lurren merkatuaren erregulazioa, esku ikusezin famatuak ez dezala gehiago tokiko jendea kanpora bizitzera behartu.

* Lurraren eta etxebizitzaren kuedeaketa publikoa edo kolektiboa

*  “Exebizitza bat denentzat” prinziptioari lehentasuna

*  Etxebizitza duina eta eskuragarria izateko eskubidea errealki gauzatu

* Urgentzia ekologiko eta klimatikoekio uztargarritasuna, artifizializazioa gelditzeko neurriak eta janari burujabetasuna.

Herrian bizitzen segitzeko parada ukaiteko, denak mobilizatu behar gira, hemen eta orain!

 

Hitzordua manifa handian, etxebizitza eskubidea denentzat
Azaroaren 20an, 15:00etan, Baionan, San Andres plazan!

Informazioak

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak