Nostalgiaz

Ikurrina

Gaur egun engaiatzen den gazte abertzale batentzat zer balio du iraganeko borrokeri so egotea gaurko eta gerorako jokabideak marrazteko? Iragana kopiatzeak gaurko gazteria nekez lagunduko du burujabetza eta aldaketa sozialerako bideak idekitzen.

Nostagiaz mintzatuko naiz. Ipar Euskal Herrian 2010. hamarkadan militatzen hasi zen gazte abertzale gisa. Engaiamendu politikoa garatzeko lehen urteetan, besteak beste, borroka armatuaren bukaera, Euskal Elkargoaren sorrera, ETAren desagerpena eta EHBairen hauteskunde emaitza arrakastatsuak ezagutu izanak arrastoa utzi du gure belaunaldiarengan.

Historiaren hariak ez du etenik. Historia azkartzen da, polikiago joaten da, baina ez ditu nehoiz idazten hiru puntu suspentsibo. Dena aldatzen ari den garaian militatzen hasi izanaren sentipenak egin gaitu, borroka berrasmatzeko ariketa zail bezain ederra izan dugu eskuen artean.

Tesiak idatz daitezke iraganaren ispiluak belaunaldi berrien politizazioan jokatzen duen funtzioari buruz. Naturala ez ezik, ezinbestekoa da momentuko testuinguru politikora iristeko mugimendu abertzaleak urratu ibilbidearen berri izatea. Belaunaldi arteko zubiak dira hain hitz potoloa den transmisioa praktikan ezartzeko pasabidea. Norberak hautatu behar izaten du iraganetik zer jaso: zein balore, zein irakaspen, nolako inspirazio-iturriak…

Haatik, iragana orainera ekartzeko tentazioak, kopiatu eta itsatsi teklak zapatzeko enbeiak nekez lagunduko gaitu egungo korapiloak askatzen.

Interpretazio berrien beharra

Are gehiago, etsaiaren jokabidea izan ohi da gu iraganean korapilatzea. Ezaguna zaion joko-zelaian nahi gaitu, bertan arauak finkatzeko gaitasuna du-eta.

Agenda politikoa gure gaiekin markatu ez eta dinamika auto-erreferentzialetan murgildurik egonen litzatekeen mugimendu abertzale batean parean gustura jokatuko luke partida frantses estatuak. Konfort eremutik ateratzen garelarik, bertan goxo egoteari uko egiten diogularik jartzen dugu xake-taula dantzan; burujabetza eta eraldaketa sozialaren proiektura gero-eta herritar gehiago bilduz edo estatuaren inposaketaren aurkako herri fronte zabalak osatuz adibidez.

Akats larria iruditzen zait, indar harremana estatuaren aldekoagoa zen garaietako diskurtso, iruditeria eta praktika militanteak ez gaurkotzea edo mimetismo hutsez berreskuratu nahi izatea. Zer erranik ez, jarrera hauek transmisio faltan eta honen ondorio den iraganaren interpretazio okerrean oinarritzen direlarik.

Zinegile bati entzun nion behin nostalgiak ez duela desira sortzailetik pizten. Usu ahanzten dugun arren, emozio eta afektuak alderdi arrazionala bezain garrantzitsuak dira politikan. Kontatu eta kantatu dezagun gure oraina, gure belaunaldiak ere behar ditu bere ereserkiak, bere filmak, bere liburuak…

Eta batez ere, egin ditzagun errealitatearen azterketa zintzoak; izan dezagun, ameskeriarik gabe, guhaurek irabaziko dugun geroaren nostalgia.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).