Bagira: inkestaren emaitzen inguruan solastatu
Bagirak bere inkestaren emaitzak aurkezten ditu eta bere azken sekuentzian sartzen da. 1500 erantzule baino gehiagorekin, inkestaren arrakastak borroka sektore desberdinetan inplikatuak diren gizon emazteek Mugimendu Abertzalearekiko duten atxikimendua erakutsi du. Inkestari erantzun dutenek gogoeta kolektiboetan parte hartzeko erronka bere egin dute, Mugimenduaren norabideen finkatzea ahalbidetuko duen diagnostikoan parte hartuz eta kontsulta masibo horrek eskatzen zuen denbora dedikatuz.
Egun, azken sekuentzia idekitzean, interpretazio hauek eztabaidagai ezarri nahi ditu Bagirak, eta interesatuak diren oro gomitatzen ditu inkestaren emaitzen inguruan eta norabideen inguruan solastatzerat, azaroaren 7tik, abenduaren 7rat finkatuak diren tokiko hainbat hitzordutara. (...)