Zenbat gera?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - "Zenbat gera?" Benito Lertxundiren abestiaren hitzak gogora etortzen ahal zaizkigu elkarte baten kide kopurua edo ekimen batek bildutako jendeak zenbaturik ukandako arrakastaren aipamena egiten hasten garelarik.
Abestiaren letren esan nahia bazterrera utzirik, zenbat garen hurbiletik begiratzen diogu esanguratsua izan nahi duen manifestaldi edo ekimen bati garrantzia emateko. Xedea ez da soilik kopuru bat ematea. Horren nahikeria gero eta gehiago izan, gero eta atxikimendu gehiago bildu, mugimendu batek daraman aldarrikapena eta borroka bideak, gizartean gero eta pisu gehiago duela ohartaraztea da. (...)

Uda da… oraindik ere

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Lerro hauekin heldu natzaizue Itziar Ituño aktore bizkaitarrak – orain jada nazioartean ospetsua - , bizkaieraz, Bilboko jaietan euskara plazara zabaltzeko egindako deia nabarmentzera.
Ituñoren hitzek Plazara elkartearen webgunean irakur daitekeen aldarria gogora ekartzen digute: “Euskara erdigunera ekarri nahi dugu, ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izateko gisan”. (...) Euskara erdigunean jartzeko edo plazara ateratzeko dagoen xede horretan aldarrikapen berriak asmatu beharko dira ziurrenik. (...)

Ekainaren 9a

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Orain dela berrogei bat urte Bérurier Noir punk rock taldeak "la jeunesse emmerde le Front National" abestia zabaltzen zuen lau haizetara. Eskuin muturraren ideiei, laurogei hamarkadan, hein batean, oztopo egiteko zegoen borondate eta mugimendua islatzen dute hitz horiek.
Europako parlamenturako hauteskundeak hurbiltzen zaizkigun une honetan, ultra eskuinaren mamua berriz ere mahai gaineratzen ari da. (...)

Aro berria

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - “Harro herri korrika” entzun da aho zabalka azken asteotan Euskal herriko xoko guztietan. Eta euskararen aldeko besta erraldoi horretan sortu harrotasunarekin, aro berria behingoan onartua dela entzuteko gogoa piztu zaigu ere. (...)2016ko abenduaren 16an Luhuson Mixel Berhokoirigoin, Mixel Bergouignan, Michel Tubiana, Stéphane Etxegarai « Etxe », Txetx Etxeberri eta Béatrice Molle-Haranen eskutik herri honi bakean bizi ahal izateko eskubidea ireki zitzaion etorkizunari begira jartzeko aukera emanez.
Luhusoko ekimenari esker herri honek berreskuratu duen harrotasunaren izenean apirilaren 3an bertan Euskal Herriko xoko guztietan aho zabalka aritu beharko dugu “harro herri” deiadarkatuz Txetx Etxeberri eta Béatrice Molle Haran behin betiko zurituak izan daitezen. (...)

Utopia

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - "Euskara da gure territorio libre bakarra" zioen Joseba Sarrionandiak 1992an argitaratu kartzelako olerki liburuan. Esaldi hori gogora etorri zait Beskoitzeko herriko etxearekin berriki Ikastola berritzeko (edo hobeki erranik eraikitzeko) sortu den tirabirarekin. Sarrionandiak esaldi hori testuinguru berezian idatzi zuen, Beskoitzen gertatzen ari denarekin deus ikustekorik ez zuena. Baina, euskaraz trukatzeko edo sinpleki mintzatzeko territorio libre edo aske bat lortzea euskaldun ororen amets batean edo utopian kokatzen den zerbait da, bereziki Ipar Euskal Herriari dagokionez.
Territorio libre bat non gaztelaniaz zein frantsesez bezalaxe euskaraz zailtasunik eta oztoporik gabe hitz egiteko edo bizitzeko aukera legokeen. Lurralde bat non gure haurrek, guhaurk zein euskaldun orok euskaraz ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko hiztun eta herritar gisa dugun eskubidea ez genukeen etengabe urraturik ikusi behar. (...)

Maskulinitateaz…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uda izaten da aktualitate gutiko garaia. Urte kargatu baten ondotik atsedenaldiaz gozatzeko norberak duen beharraren marka da eta ez baitezpada udan deus errateko ez dagoela. Zeren udak eman du zer eztabaidatzeko bidea: nazioartean gerlak,lehorte izugarriak eta tenperatura errekorrak, espekulazioaren aurkako borrokak, edota alokairuen mugatzearen dispositiboa gure lurraldean finkatuko dela berriki frantses etxebizitza inistroak egindako adierazpenak...
Guziek merezi dute gogoeta, baina, maskulinitatearen indarraren adierazpen beharrari eta genero indarkeriar helduko diogu. Eta berezikiago maskulinitate adierazpen gehiegikeriak bultzatzen duen gizarte ereduaz. (...)
2023ko Aberri Eguneko kontzertua

Maratoia

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Maiatzeko Enbataren ale honekin hilabete bateko manifestaldi-ospakizun-aldarrikapen maratoi euskal-abertzaleari amaiera ematen diogu. Eta, batek baino gehiagok pentsatuko zuten uf! biziraun dugu!
Apirilaren 1ean etxebizitzaren aldeko eskubidearekin hasita, Aberri egunarekin segituz, eusko Egunari helduta, euskararen aldeko manifestalditik pasata, eta ohiko Nafarroaren egunarekin amaituz, asteburuz asteburu milaka lagun elkartu dira ekimen ezberdinetan. Eta, horiei guztiei gehitu behar diegu, ahantzi gabe, erretreten erreformaren aurkako asteroko zeharkako manifestaldiak. Guzti horretaz bilana egiterakoan bi ildo hartu daitezke, bata bestearen aurka ez doazenak baitezpada. (...)

Burua erronkaz beterik

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ondoko hilabeteetan datorzkigunak hitz labur batzuekin laburbildu behar bagenitu, honako hauek baliatuko genituzke: erronka berriak, edo desafio berriak. Anitzak dira mugimendu abertzale, ezkertiar, alternatibo, euskaltzale eta abarrek, urtero, esanguratsuak zaizkien gaiak pil pilean mantentzeko edo injustizia bati aurre egiteko bultzatzen dituzten ekimen eta ekintzak. Baina, 2023 urte honetan datorzkigun hitzorduek bide orria hozka batez goratzen dute eta funtsezko eztabaida batzuk mahai gainean jartzen. Hori bereziki egia da mugimendu abertzaleak bere buruari finkatu dizkion helburuekin, Bagira prozesuaren bidez abiatu gogoetak ondoko urteotako mugimendu abertzalearen ildo politikoaren marraztea baitu helburu.
2023 urte hasiera honetako gai horien ildo politikoek finkatu epeek puntu amankomunak dauzkate. Eta Apirileko hilabeteak epeei dagokienez garrantzi berezia izango du. (...)

Aniztasunaren ispilu

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Gutxitan izaten da aukera Euskal Herrian dagoen aniztasuna plazaratzen duten irudiak begiztatzeko. Bereziki Ipar Euskal Herriari dagokionez.
Gogoratu dezagun, aniztasunaz mintzo garelarik, izan ere, kolorez eta jatorriz zabala den gizarte baten bidez islatzen den hori dela, eta, Hego Euskal Herrian ez bezala, Ipar Euskal Herrian ez da oraindik eman elkartze horren irudirik. Edo, behintzat ez da orain arte sekula islatu. (...)