Azterketak euskaraz, orain

Azterketak euskaraz-en mobilizazioetarik bat.



Amaia Galantek eta Xantxo Ernagak oroitarazten digute “Azterketak Euskaraz” borrokak brebetan garaipenak ekarri zituela, baina Frantziako Estatuak oztopo berriak ezartzen segitzen duela. Ikasle, guraso eta irakasleek mobilizazio eta desobedientziaren bidea berriz hartu dute.

Amaia Galant eta Xantxo Ernaga

 

Azterketak Euskaraz” aldarria berriz entzungai dugu azken egunotan. Duela zenbait urte Brebetako zientzia azterketatik Euskara debekatu zuen Parisek, eta ondorioz borroka gogorra piztu zen. Garaipena lortu arren, erasoak Baxoko ahozko handiarekin eta orain matematika azterketa berriarekin segitzen du.

Brebetan euskarak lortutako aitzinamendua, ikasleek, gurasoek eta irakasleek egindako borrokari esker izan zen. Ezin dugu ahantzi 2021ean Donapaleuko zuzenketa zentroaren hiru eguneko okupazioa edo 2022an Baionako inspekzioarena, non bost egunez egon ginen, poliziarengandik gasatuak eta joak izan ondoan. Beste mobilizazio batzuk ere gogoan ditugu, hala nola Bordeleko errektoretzaren blokatzea, edo hiri berean ikasleekin egin manifestazioa. Modu berean, desobedientzia jarrerak azpimarratzekoak dira, hala nola irakasleek brebetaren zuzenketa ez egitea edo baxoaren ahozko handian euskarari bere lekua ematea.

Mugimendu handi honek, Herri Elkargoak zuzenketa alternatiboak balioestea eta sustengatzea eragin zuen. Horrela, Ipar Euskal Herriak jarrera irmoa erakutsi zuen, hainbestekoa non gure ahotsa Frantziako legebiltzarrean entzuna izatea lortu genuen.

“Frantziak bere hitz politen gibelean kukuturik, gauzak modu bakarraz lor ditzakegula erakusten digu, hau da, borrokaz. Herri mugimenduaren presiorik gabe ez daiteke deus irabaz.”

 

Zoritxarrez, Frantziak bere hitz politen gibelean kukuturik, gauzak modu bakarraz lor ditzakegula erakusten digu, hau da, borrokaz. Herri mugimenduaren presiorik gabe ez daiteke deus irabaz. Pariseren hitz ederrek lokarraraziko gaituztela uste badute, gurekin jai dute.

Jaz, lizeoko ikasleek matematikako azterketa lehenean pasatuko zutela iragarri zen. Brebetaren kasuan zientzien gaiarekin gertatu zen bezala, azterketa berri hori euskaraz egiteko aukera- rik ez da proposatu, berriz ere ikasleen hizkuntza eskubideetan pauso bat gi- belera eginez. Bestalde, azken urteo- tan ikasleek aurkezten duten Ahozko Handiaren kasuan, euskaraz aurkezte- ko aldarria ez da oraindik kontuan hartua izan. Horregatik, “Azterketak Euskaraz” mugimendua berpizten ari da, ikasleak, gurasoak, irakasleak eta herritarrak berriz ere karrikak hartzen ari dira. Parisek argi ikusi behar du he- men gehiengoak gure aldarrikapenekin bat egiten duela, herrietatik hasiz, Ipar Euskal Herriko instituzioetaraino.

“Azterketak Euskaraz” mugimendua berpizten ari da, ikasleak, gurasoak, irakasleak eta herritarrak berriz ere karrikak hartzen ari dira. Parisek argi ikusi behar du hemen gehiengoak gure aldarrikapenekin bat egiten duela, herrietatik hasiz, Ipar Euskal Herriko instituzioetaraino.”

Azken aste hauetan, guraso eta susten- gatzaile andanak, ikasleek azterketak euskaraz aurkezteko aukera izan de- zaten aldarrikatuz, mezu elektronikoak errektoretzara eta ministeritzara bida- li dituzte, 15.000 orotara, instituzioen mail kutxak betez. Lizeoko ikasleek desobedientziarako deialdia egin dute, matematikako azterketa Euskaraz eginen dutela argiki erranez. Bestalde, hiru hezkuntza sareetako irakasleak berriz ere mintzatu dira, ahozko handian Euskarak bere lekua ukan dezan neurriak hartuko dituztela errepikatuz. Berriz ere, gure aldarrikapenak entzunarazteko, desobedientziarako bidea hartzera goaz. Bestalde, ehunka hautetsik azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mozio bat izenpetu dute.

Gure aldarrikapena gero eta ozenkiago entzunarazten dugu, eta azken egunotan Ministeritzak iragarri dituen berriek baieztatzen digute. Alta, berriz ere, hitzak lauso gelditzen dira, eta epeak urruti, gure ikasleendako aterabide konkreturik gabe. Gizarte guziaren sustengua beharrezkoa izanen da ondoko egunetan, bada garaia Euskal Herriko ikasleen hizkuntza eskubideak osoki errespetatuak izan daitezen.  

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude