Xipriren altxagarriak
Nehork zalantzarik balu Xipri Arbelbide elizgizonaren eliza katolikoarenganako atxikimenduaz, berrikitan agertu duen liburua irakurri behar du. Ez da Xiprik idatzi duen lehen idazlana. Beste hamar bat baditu argitaratuak aitzinetik, idazle ekoizpen oparoa.
Azken hau, haatik, bere apez bizi osoa gidatu duen engaiamenduaren lekukoa da, gazte gazte danik hartu zuen ibilbidearenganako leialtasuna. Leial bainan ez itsu. Euskal Herrian, beste leku gehienetan bezala, elizak bizi duen krisia du aztergai Xiprik aldi hontan. (...)

by
by
by
by
by
by
by
by
by