Agur eta Ohore Mixel

MB-XL

Agur eta Ohore Mixel ! Horra burura etorri zaizkidan hitzak aurreskua dantzatu dizutelarik ehorzketetan. Agur eta Ohore Mixel, zure ibilbide militantean Euskal Herriari egin diozun ekarpena itzela izan baita. Mugimendu abertzalearen bilakaeraren baitan hainbatzuk gure “itzulipurdiak” eman ditugu. Nik bereziki azken urte hauetan militantzia momentu batzuk hurbilagotik partekatzeko aukera izan dut Mixelekin. Bere kalitateak ezagunak dira: argitasuna, umiltasuna, gizatasuna…

Neri bi sentimendu heldu zaizkit hari pentsatuz: errespetu ikaragarria eta, bitxiki, harridura. Harridura nagusitu zitzaidan lehenik, Luhusoko ekimenarekin erakutsi zuen ardura hartze mailarengatik. Ez nuen dudatzen Mixelek laborantxaren bitartez borroka “sektorial” soil bat ez zuela eramaten, baizik eta gure Herriaren biziraupenarendako gakoa den eremu baten aldeko engaiamendua. Baina borroka armatuaren bukaeraz eta konponbidearen beharrari begira zuen arrangura errealitatean konstatatzeak harritu ninduen. Ikuspegi orokor batetik Mixelek gure Herriaren geroari begira senditzen zuen ardurak eta bere gain hartzen zuen erantzukizun mailak harritu ninduten. Harritu ninduten ere, Herriarengan izaiten ahal zuen konfiantxak eta hurbiltasunak. Luhusoko ekintza, eta bere biharamunak gaurko testuinguruaren araberako begiradarekin aztertzeak ez du ainitz argitzen. Gauzak baikorki bukatu ziren azkenean, baina ekimen honen ondorioak bestelakoak izan zitezkeen bere eramaileentzat. Ikaragarriko ausardia behar zen hortan parte-hartzeko. Baina baita ere, Herriarengan ikaragarriko konfiantza, zeren, gauzatu zen herritarren mobilizazioa gabe, nork daki afera hori nola bukatuko zen?

Ausardia eta zuhurtzia

Ausardia, eta aldi berean zuhurtzia handia sumatu izan diot Mixeli berekin partekatu ditudan bilkuretan, eztabaidetan. Gauzak nola adierazi? Pedagogia nola egin? Zer ulertuko dute jendeek? Galdera horiek ainitzetan itzulikatzen zituela iduritzen zait, urrats ausartak eta determinatuak emateko disposizioa eta gaitasunarekin batera, Herriarekilako konplizitatea eta sintonia ez galtzearen kezka handia zuela. Harritu naute azkenik, bere eritasunak eta bere heriotzak. Hegoaldean erraiten den bezala : “zur eta lur” utzi naute.

Ororen buru, hortan da finkatzen nere harridura : Mixelek Herri honekiko zuen loturaren intentsitatea. Bere ibilbidea Herrian eta Herriarekin hain errotua eta lotua izatea: Herrian sortua, Herriaren alde bizitu, eta azken hatsa arte, Herri honen geroari begirako arrangura eta kezka gogoan atxiki. Ehorzketen bukaeran Eñaut Etxamendi gurutzatu dut. Harek egun oso tristea genuela azpimarratu, baina ohartarazi ere Herri honek Mixel bezalako pertsonaiak ernaltzen ahal dituela egiaztatzeak kontsolamendurako motiboa eskaini behar digula. Nahiz eta Eñaut biziki maite dudan, bere hitzek ez naute kontsolatu.

Baina egia, azkenean, gure Historiari begira, dituen alde miresgarri eta dramatikoekin, Mixel pertsonai “mitiko” bat bezala geldituko da alor sindikal eta politikoan, Xalbador baten gisara bertsolaritzan. Mixelen ehorzketen eguna egun biziki iluna izan da, halere, Gamartetik lekutzeko momentuan kantu baten hitzak hasi zaizkit itzulika buruan : “ez gero nigarrik egin erortzen banaiz gau ilunean, izar berri bat piztutzera noa Euskal Herriko zeru gainean”. Milesker Mixel, eta ez adiorik

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).