Europako estaturik gabeko nazioen karta
Naziogintza Taldeak, bere sorrerako helburuetako bat Europako estaturik gabeko beste nazio batzuekin harremanak sustatzea eta euskal publikoari horien berri ematea duena, ez du karta berri honen bidez aurrekoen antzeko beste bat egin nahi izan.
Aitzitik, ekarpen askoz originalagoa egin nahi izan du; horregatik, Estatuei protagonismoa kendu eta Europako Estaturik gabeko nazioei eman die. Europako karta konbentzionaletan agertzen ez diren nazioei: euskal, katalan, eskoziar, korsikar edo flandriar nazioei, besteak beste. Estatuak aipatuak izan dira kartan soilik estaturik gabeko nazioak beren baitan biltzen dituztenean, nazio horiek politikoki kokatzeko. (...)