Etxegileak

https://eu.wikipedia.org/wiki/Karmelo_Landa
https://eu.wikipedia.org/wiki/Karmelo_Landa

Karmelo LANDA – Argia.eus-en

Ez gatoz hutsetik, ez gara hautsa. Euskaldunok badugu gure nazioa ondo sustraitu eta finkatzeko moduko oinarri zientifiko eta teorikoa, zorionean. Maisu bikainak izan ditugu XX. mendean zehar, nazioaren arkitektura eta diseinua modu miragarrian gauzatu dituztenak. Gaur mahai gainera ekarri behar ditugu haien ekarpenak, horren beharrean gara.

Nazio baten bizkarrezurra hizkuntza bada, hortik hasi nahian abiatu zen prestu Salamancaraino 1958 hartan Koldo Mitxelena, euskarari lehen katedra unibertsitarioa eman eta, urteetara, ezinbestekoa genuen koine dialektos edo euskara bateratuaren oinarriak prestatzera. Hogei urte lehenago frankisten heriotza zigorretik txiripaz libratu zen Mitxelena bera, orduko argaltasun estremoaz baliatuz (euskararen orduko egoeraren sinbolo),  gerora euskara batuaren giharra izango zena. Txillardegik Parisko Sorbona lehen eta Ameriketako Estatu Batuetan Los Angeleseko UCLA gero hartu zituen ikas gunetzat, eta herrira itzultzean, funts teoriko osoz ondorioztatu zuen Euskara, eta are Euskal Herria bera, Estatu propioa izan beharrean dagoela ezinbestean, bizi nahi badu. Joxe Azurmendi, Arantzazun gihartu ondoren ere, Alemaniako Renanian, Münster hiriko unibertsitatean bihurtu zen goi mailako filosofo eta pentsalari. Euskal pentsamenduari arrazoia eman dio eta  pentsamendu espainiarra hitz elkarketa bera zuzenean oximorona ez baldin bada, behintzat oso ahula eta kontraesanez josia badela frogatu du, supremazismo funts gabeaz eta faltsifikazio sasifilosofikoz hondatua. Gabriel Arestik ez zuen etxetik aldegin beharrik izan, Euskal Herriko metropoliak, Bilbok, eskaini ziolako aukera bai teorikoa bai praktikoa euskal nazioaren eraikuntzan, klase sozialen arteko talka bizi ondoren, Anton eta Gillen proiektu berean batu behar direla ondorioztatzeko.

“Independentziarako bidea
trazatu egin behar dugu,
zehaztasunez,
eta bidea egin
egungo sistema politikoaren
sareetan endredatu gabe”

Euskal nazioaren arkitektura modu zientifiko eta akademiko, etiko eta estetiko  akabatuan eskaini ziguten. Modu politikora ekartzea behar genuen, behar dugu. Ez genuen horretan asmatu etxegileok. Zergatik?

Sugeen modura, frankismoak muda egin zuen trantsiziora, lehengo azala abandonatuz. Suge berrituaren begiradak liluratu ditu garai batean antifrankismoan kokatzen ziren antolakunde politiko zenbait, eta sozialismo espainiarrak zein abertzaletasun tradizional euskaldunak Espainiako Estatua bihurtu dute kanpaleku, etxe berria (dela errepublika, dela independentzia) baztertuz. Abertzaletasun berriak arriskatu zuen luzaro gurean,  pentsatuz indarra izan zitekeela erditze mingarri baina eragingarri baten baldintza, eta doluz zein damuz aitortu behar izan du Estatu ilun hori are indartsuagoa dela eta indar mota ilunenak ere konplexurik gabe erabiltzen dituela, dela estatu terrorismoa, dela tortura sistematikoa, dela kartzela arbitrarioa, bere desarrazoia  inposatzeko, ezer negoziatu gabe. Ezin baitiote arrazoi demokratikoari biderik eman, ondorioz Estatuaren beraren desegiteari atea zabaldu gabe.

Zer egin orain, orduan? Nazioaren arkitektoek eman diguten diseinua hor dugu eskuragarri, eta honen nagusitasun teoriko zein demokratikoa ukaezinak dira gaur egun. Euskaldunok arrazoia dugu, katalanek arrazoi demokratikoa bere alde duten bezala independentziaren bidean. Baina diseinu hori gauzatzeko etxegile egokiak behar ditugu. Independentziarako bidea trazatu egin behar dugu, zehaztasunez, eta bidea egin egungo sistema politikoaren sareetan endredatu gabe. Bidean jarri Kataluniako independentisten modura, Eskozian eta Irlandan, adibidez, bide beretsua egiten ari diren etxegileen antzera. Independentziarako bide propioa Euskal Herrian. Ez sinbolikoa, ez itxura ematekoa. Etxe propioa lortzeko modukoa.

Aitzineko artikulua irakurtzeko klika jarraian: Komunitatea, nazioa, errepublika

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Etxegileak

  1. Espainiako estatua, Madrileko gobernua bedi ezker bedi eskuin aldekoa, erdaraz esaten den bezala, “paretaren aurrean” ezarri beharko lukete alderdi abertzaleek, Katalunian, Euskal Herrian eta Galizian. Katalunian 2017ko urriaren lehenean antolatu erreferendumak denbora berean egin beharko lirateke. Dana herriaren indarretik badator, eta parte hartze handia balinbada, duela hiru urte erabili zuten indar basa ez dute berriz erabili ahal izanen, Munduko demokraziazale guztiak bizkarraren gainean ukanen dituztelako. Bitartean aipaturiko nazio bakoitzean bertako hizkuntza eta kultura babestu eta garatu behar da belaunaldi berriek kontzientzia nazional sendo bat har dezaten. Datozten hilabeteetan eginen diren Eskozia eta Kanakiako erreferendumek argi gehiago emanen digutelakoan nago.

Comments are closed.