Xiberoako Ospitalearen geroa arrisküan

PrintFriendly and PDF

Mauleko ospitalea1

Aitzina Maule taldearen prentsa oharra 2021ko barantailaren 16an:

Dagün martxoaren 3an, Mauleko Hüilaneko Ospitaleko Zainketa Kontseilüak erabaki bat hartüko dü: Oloroeko Ospitalearen züzendaritza botian egon ala ez. Oloroeko Ospitaleak küdeatzen dü Maulekoa 2013az geroztik. Mauleko Zainketa Kontseilüak ebilmolde hori salatzen dü zeren horrek ekarten dü bizitarzün eskaza eta egitüraren xedearen ez argi ikustea. Baldintza horiekin Xiberoako Ospitalearen geroa arrisküan ikusten dügü.

Oldartze horrek agertzen dü leküan berean badela hüilaneko osagarri zerbütxü pübliko baten defendatzeko nahia.

Oritarazi behar dügü Oloroerik berextea honartürik balitz, Mauleko Ospitaleak jarraik lezakeela Paueko Lürraldeko Ospitaleen Taldearen barnen.  Ata aspaldiko lotüra hori ez dügü egoki ikusten oraiko gure esküaldeko beharrentako.

Eüskal Herriko Hirigüne Alkargoak Leküko Osagarri Kontratü baten eraikitzean parte hartü dü. Barkoxeko Osagarri etxearen altxatzearen lankide izan da bai eta Maulen eta Atarratzen eginen direnetan ere. Azken bi horik Mauleko Ospitalearen aüzo direlarik!

Orai plantatürik den hebenko antolatze administratiboari kasürik egiten ez düan ospitaleen antolakuntza bat honart genezakegüa? Bai eta hebenko antolatzea jarraikitzen ez düanik ?
Izpurako Luro klinika-fundazionea eta Donapaleüko klinika jadanik sartürik dira Baionako GHT Navarre-Côte Basque delakoan.

Mintzatü dütügün Xiberoako osagarriko langile haboroxenek desiratzen düe Baionako GHT hortarik hüilanago izatea.

Aitzina Maule taldeko kideek galtatzen dügü Xiberoako poloari gei hori ikus dezan eta bere abisa jakinaraz dezan heben eta Hirigüne Alkargoan.

Gure lürraldearen egitüratzeko pario nausia da.

 

Communiqué de presse du groupe Aitzina Maule – En Avant Mauléon, 16 février 2021

 

Le mercredi 03 mars prochain, le Conseil de Surveillance de l’Hôpital de Proximité (HP) de Mauléon se prononcera sur l’arrêt (ou pas) d’une direction commune avec l’Hôpital d’Oloron.

Pour rappel, l’établissement d’Oloron dirige également celui de Mauléon depuis 2013.

Ce fonctionnement est aujourd’hui dénoncé par une partie du Conseil de Surveillance car il serait la source d’un manque de dynamisme et de visibilité du projet d’établissement. Dans ces conditions l’avenir de l’Hôpital souletin semble compromis.

Ce sursaut démontre une volonté locale de défendre un service public de santé de proximité.

Il faut toutefois savoir que le retour à une direction autonome, s’il était acté, ne remet pas en cause le rattachement de l’Hôpital de Mauléon au Groupement Hospitalier de Territoire (GHT) de Pau, appelé GHT Béarn et Soule.

Or ce rattachement historique ne correspond plus aux réalités du territoire.

La Communauté d’Agglomération Pays Basque a participé à la mise en place d’un Contrat Local de Santé (CLS) sur l’ensemble de son territoire, elle a également investi dans une Maison de Santé Pluridisciplinaire (MSP) à Barcus, et deux autres sont en construction à Tardets et à Mauléon… à proximité de l’Hôpital !

Peut-on envisager une organisation hospitalière qui ne tiendrait pas compte du territoire administratif d’aujourd’hui ? Et qui ne suivrait pas l’organisation qui en découle ?

La Clinique Fondation Luro d’Ispoure, la Clinique de Saint-Palais ont déjà rejoint le GHT de Bayonne (appelé GHT Navarre-Côte Basque).

La majorité des professionnels de santé souletins que nous rencontrons souhaitent également se rapprocher de ce GHT.

Les membres du groupe Aitzina Maule demandent à ce que le pôle Soule-Xiberoa aborde ce sujet et fasse connaître son avis, ici, comme aux instances de la Communauté d’Agglomération Pays Basque (CAPB).

C’est un enjeu majeur de structuration en zone rurale.

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak