Itaia, emazte langileak antolatzeko espazioa

AndreaPEBET
Andrea Pebet, ITAIAko kidea.

Ipar Euskal Herrian joan den urritik geroz antolakunde gisa ari den ITAIA-k emazte langileak elgarren artean antolatzeko baliabideak sortu nahi ditu, hala nola, formakuntza politikoa, eraso matxisten aitzinean erantzunak, lan baldintzen hobetzeko borrokak, kantina sozialak… Andrea Pebet ITAIA-ko kideak zehaztasunak ekartzen dizkigu taldearen erronka, hausnarketa eta lehen pausuetaz.

ITAIA, Emazte Sozialisten Antolakunde politikoa da. 2020ko urrian antolakunde forma hartu zuen, eta hori duela bi urte, sare gisa, garatzen joan diren ideien eta gaitasunen bilakaera bat izan delako. Krisia akzeleratu izanak ere eragina izan du ITAIA antolakundearen sorreran. Izan ere, emazte langileak elgarren artean antolatzeko espazio baten beharra urgentea bilakatu da.

Gaur egun, ITAIA Euskal Herri osoan antolatua da, Hegoaldean zein Iparraldean. Eskualdeetako zapalkuntza zehatzei erantzuteko lokalki errotzen bada ere, nazio mailan antolatua da.

Antolakundearen xedea genero problematikarekin bukatzea da eta hortara arribatzeko kapitalismoarekin bukatzeko beharrezkotasuna azpimarratzen du. Segur, genero auzia kapitalismoa baino lehenago esistitzen dela, baina gaur egungo gizarte antolaketak emazteen zapalkuntza berreskuratu eta iraunarazteko mekanismoak plantan ezartzen dituela ulertzen dugu. Kapitalismoaren helburua ahalbezain bat kapital metatzea denez, subjektu batzuk zapaldu behar ditu manera optimalean hortara arribatzeko. Emazteen kasuan, jadanik guttietsia zen subjektua baliatzen du bere interesendako. Genero problematika bere osotasunean ulertzen dugu, hots, funtzio bereziak betetzen dituela gizarte kapitalistak iraun dezan.

Esplotazioan oinarritutako sistema

Sistema esplotazioan oinarritua da eta zapalkuntzak beharrezkoak zaizkio funtzionatzeko. Logika horretan, bortxaz kontrako bi klase esistitzen direla, hala nola, klase esplotatzailea, edo burgesia, eta klase esplotatua, edo langileria.

Emazte langileek, gordinki eta forma desberdinetan bizitzen ditugu eraso horiek egunerokoan; lansari debaluatuak, lan baldintza txarrak, eraso matxistak, isolamendu soziala eta politikoa…

Alta, gaur egungo feminismo hegemonikoa, emazteak jasaiten dituen zapalkuntza espezifikoen borrokan mugatzen da, zapalkuntza horiek osatzen duten problematika orokorra baztertuz.

Feminizidioen kontra, idazkera inklusiboaren alde, espazio publikoetan jasaiten ditugun jarrera matxistak salatu, bortxaketa kulturarenkontra, emazteen plazer sexuala erdigunean ezarri, etab. Genero zapalkuntzaren kontrako borrokak biderkatu dira orohar eta sektore desberdinetara arribatu dira; zinemagintzara (Me too), musikagintzara, arlo instituzionalera, justizian bereziki (Nous Toutes)…

Zapalkuntzen jatorria eta zergaitia

Alde batetik, aldarrikapen/mugimendu horiek, zapalkuntzen jatorria eta zergaitia ez dute galdezketatzen, errealitate autonomoa eta ahistorikoa den bezala kontsideratuz, hau da, testuinguru historikotik eta sozialetik ateratua. Alta, hori argituz gero, borrokak zentzua eta perspektiba hartzen du, errealista bilakatuz.

Bestaldetik, feminismoa borroka isolatu baten gisara eremana da orokorrean, horregatik, besteak beste, industria kulturalak arrunt bereganatu ahal izan du bere interesetara. Industria kulturalak, kapitala metatzeko, kulturaren bidez jendearengan eragiteko gaitasuna baliatzen du. Produktiboak bilakarazi ditu arte espresio ainitz adibidez eta horietan pop feminismoa sortu du. Pentsa, Beyoncé kantariak bere burua feministatzat du.

ITAIA emazte sozialisten antolakundeak elgarretaratzea egin du Baionako komisaldegian. "Emazte langileen interesen defentsan, lege burgesa borrokatu" lemapean.
ITAIA emazte sozialisten antolakundearen elgarretaratzea  Baionako komisaldegian. “Emazte langileen interesen defentsan, lege burgesa borrokatu” lemapean, martxoaren 7an.

Euskal Herriko mugimendu feministak ez dira tendentzia hortatik kanpo gelditzen. Beren baitan hutsuneak direla senditzen dugu eta horretarako ITAIA sortu dugu. Erran bezala, azken urteotan, feminismotik jende ainitz mobilizatu da eta problematika hori biziki bisibilizatua izan da, baina ez dute lorpenik gauzatu, ezbaitituzte aterabideak emazte langileen askapenerako estrategia baten baitan kokatu.

Politizatzearen beharra

Iparraldean ere, martxoaren 8 eta azaroaren 25eko manifestazioak usaian baino jendetsuagoak izan dira azken urteotan. Mezu anitzak irakurri ditugu manifestarien pankartetan, preseski nagusi diren aldarrikapenak manera ahistoriko eta isolatuan ulertuak direla erakusten dituztenak; “patriarkatua suntsitu”, “iraultza gu gira”,“solidarité avec les femmes du monde entier!”, “Girl Power”… Manifan pilak kargatu eta, bakotxa bere errutinera sartzen da berriz.

Militantziaren kultura arrunt galdu dela uste dugu eta emazte langileak, alta, errealki libratzeko baldintzak sortzeko bidean, politizatu behar dugula argi dugu. Soilik antolaketaren bidez lortuko baitugu emazte langilea libratzen.

Ideia horrekin bat eginik, Iparraldean ITAIA talde lokala sortzearen beharra senditu dugu. Teoria eta praktika elgarrekin joaiten direla uste dugu, hortarako oinarrizko formakuntzarekin hasiak gira lanean, emazte langileek, gure egoeraren kontzientzia eta hau aldatzeko ardura har dezagun.

Lehen aipatu ditudan oinarri politikoen inguruko formakuntza baitezpadakoa da, horrek baitu gure praktika norabideratzen. Baina, praktikak teoria sortzen eta garatzen du ere bai, sekulan zurruntzen ez den mugimendu bat da sozialismoa.

Gure bizietan gertatzen ari diren aldaketa bortitzak ulertzeko beharra dugu, sustut gaur egungo nahas-mahas honetan. Ohartzen gira burgesiak dituela gure biziengan erabakiak hartzen, guri, gure biziak kontrolatzeko gaitasunik utzi gabe.

ITAIA-k emazte langileak elgarren artean antolatzeko baliabideak sortu nahi ditu, hala nola,formakuntza politikoa, eraso matxisten aitzinean erantzunak, lan baldintzen hobetzeko borrokak, kantina sozialak…

Emazte langileak antolatzeko, jasaiten ditugun traba material zein ideologikoak desegitea da lehen urratsa

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).