Elgarretaratzea Euskarazko irakaskuntzaren alde Donapaleun
Seaskak, elebidun sareko Biga Bai, Euskara Geroan, Erakasleak eta Euskal Konfederazioarekin batera murgiltze eredua eta irakaskuntza elebidunaren aldeko elgarretaratzera deitzen du asteazken huntan, ekainaren 26an, Donapaleuko «Bideak» gunera (Frantziskanoen etxe ohia Gibraltar bidea) arratsaldeko 2etatik goiti. Egun horretan Pierre Barriere Akademia Ikuskaria eta Olivier Dugrip Akademiako Errektorea Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko hautetsiekin bilduko dira, eskola eta lurraldearen etorkizunaz mintzatzeko.
EH Bai-ek ere "Eskola eta Euskara lanjeran" direla eta ber mobilizaziora deitzen du "familiako transmisioa gehiago bermatua ez den honetan, Euskal Herri euskalduna eta ele ainitza eraiki nahi badugu, eskolak euskaldundu behar duelako" eta "Euskara erasotzen duen jarrera jakobino eta uniformizatzailearen kontra, pertsona eleainitzez osatua den EH euskaldunaren alde". (...)