Frantsesa ikasteaz

FrantsesaIkasteaz

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Artetan entzuten dira lider abertzale batzuk erraten Euskal Herrian denek ikasi behar luketela frantsesa, edo frantsesa gure herriko hiru hizkuntzetako bat delakoan, edo frantsesik ez dakiten euskaldunak (eta –bereziki– erdaldunak) maizago joan daitezen Ipar Euskal Herrira.

Hizkuntzak ikastea beti da gauza aberasgarria, eta gure auzo herrietako bat izanik Frantzia (Espainia bezala), badu logika hizkuntza hori ikasteak.

Artikulu honen helburua ez da erratea frantsesa ez dela ikasi behar, baizik eta frantsesa ikasteko erabilitako bi arrazoi horiei erantzutea.

Hasteko, Euskal Herrian ez daude hiru hizkuntza. Hizkuntza bat da berezkoa, eta beste bi azken mende eta erdian inposatu direnak, berezkoa (euskara) ordezkatzeko helburua izan dutenak eta linguizidioa egin eta egiten dutenak. Eta egoera hori naturala balitz bezala onartzea euskararen kontrako erasoak normaltzat jotzea litzateke. Horiek horrela, hizkuntza eskaerak lan munduak finkatzen ditu: zenbait lanetarako, Donostian berean adibidez, komeni da frantsesa jakitea. Baina, leku gehienetan ingeles maila on bat eskatzen dute, eta frantsesik ez. Horrek markatzen ditu irakaskuntzaren eta gurasoen lehentasunak. Ez Ipar Euskal Herrira egun edo asteburu pasa joateko beharrak. Hego Euskal Herriko jendeak ez badaki frantsesik, logika horren arabera, Hegoaldeko nehor ez litzateke joanen Landetara edo Parisera. Baina joaten dira. Italiara ere bai, italiera jakin gabe, Txinara txinera jakin gabe eta abar. Zergatik, beraz, Iparraldera joateko, behar da frantsesa? Ez dute, bada, kezkarik, Angeluko arropa dendetara joateko.

Horrelako solasekin ematen den mezua da: “Ipar Euskal Herrira joateko frantsesa jakin behar da; hots, ez badakizu frantsesik, normal da ez zaitezen joan”. Ez ditugu horrela animatzen Iparraldera joatera. Inkontzienteki ere, ari gara azpimarratzen Ipar Euskal Herria Frantzia dela. Eta penagarria da entzutea batzuetan frantsesa ikastera joateko ateraldiak egiten dituztela Hendaiara.

Eman behar dugun mezua justu alderantzizkoa da: Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako euskaldunak bistaratu behar dira, eman behar dira bideak euskaldunak eroso senti daitezen, jakin dezaten non jaso dezaketen edozein zerbitzu euskaraz.

Ez ote da gibelera egitea Iparralderako frantsesa behar dela dioen mezu hori? Ez ote ditugu, funtsean, erdaldunak lasai utzi nahi? Alderantziz, gure herria euskalduntzen segitu behar da.

Hegoaldekoak Iparraldean eroso sentiarazteko indarra guk egin behar dugu, euskarari leku handiagoa eginez, arlo guzietan. Horretarako, seinaletika, menuak eta abar euskaratzearen aldeko indar handiagoa egin behar da, euskarazko zerbitzu gida erreferentziazko bat sortu, ostatu eta abarretan euskara lanerako hizkuntza beharrezkoa bihurrarazi.

Alternatiba, Lurrama, EHZ, Herri Urrats eta horrelako bestetan, publikoarekin harremana duten boluntarioak euskaldunak izan behar dira; eta erdaldunak jar bitez publikoarekin kontakturik ez dutenetan. Absurdua litzateke horrelako besta batzuetan deseroso sentiaraztea euskaldunak. Hego Euskal Herriko 12 urtetik gorako gehienak jadanik ez dira frantsesa ulertzen dutenak, beraz mintzo gara epe luzeko kontu batez. Oraingo haurrek frantsesa ikasteko behar duten denboran ikas dezakete adin bereko haurrek euskara, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Pentsatzen bada belaunaldi horri frantsesa irakastea dela aterabidea Ipar eta Hego Euskal Herria hurbiltzeko, erraten ari gara ondorengo belaunaldi luzeetan ez dela ikusten aukerarik Ipar Euskal Herrian euskara indartzeko. Hori ez bada ezkorra izatea…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).