Artxikoak hitz-gakoen arabera Eko-soziala


“Eskozia, Katalunia… Zer nolako prozesu soberanista Euskal Herrian?”

2017tik 2019ra, mendebaleko Europan, autodeterminazio eskubideari buruzko eztabaida katalunian eta eskozian posible liteken beren independentziari buruzko erreferendumaren plantan emaiteko xedeaz bereziki markatua izanen da. Eskas handi bat begi bixtan dugu: sentimendu independentistak oinarri bereziki sendoak dituen Euskal Herriarena. Martxan den prozesu soberanista baten eskas horri, gehitzen da nahasmena edo prozesu horren bultzatzeko molde ezberdinei buruzko eta prozesu horrek hartzen ahal lituzken forma ezberdinei buruzko ikusmolde eskasa.

Ostirala honetan, ekainaren 2an, 19:00tan, Manu Robles-Arangiz Fundazioan, BAionan, Xabi Anza, Manu Robles-Arangiz Fundazioko lehendakariak, eta Jose Elorrietak, ELA sindikatuaren Idazkari Nagusi ohiak, ELAk, Hegoaldean gehiengoa, bereziki borrokalaria, abertzalea eta alderdi politiko guzietarik independentea den sindikatuak, prozesu soberanistari buruz duen ikuspundua ezagutaraziko digute. (...)


Mendira joan burujabetza prozesua atzeratzeko?

Ostirala honetan, ekainaren 2an, arratseko 19:00etan, Baionan, 20 Cordeliers Karrikan, "Zer nolako prozesu soberanista Euskal Herrian?" hitzaldian, Xabi Anza, MRA Fundazioaren Lehendakariak eta Jose Elorrietak, 1988tik 2008a arte ELA Sindikatuaren Idazkari izanak, ELA Sindikatuak Euskal Herrian prozesu soberanistari buruz duen ikusmoldearen ezagutzeko parada emanen digute.

Heldu den ostiraleko hitzaldiaren aintzin jasta lagungarri bezain argigarri gisa burujabetzaren aldeko dinamika orokorrean ELAren jarrera zehazten duen Unai Oñederrak MRA Fundazioaren zuzendariak egin artikulu labur eta interesante bat jarraian uzten dizuegu. (...)


Udalbiltza bere burua birkokatzen

Udalbiltza, erakunde publiko nazional bakarra, Euskal Herriaren lurralde kohesioa indartzeko pauso berriak emaiten ari da.

Maite Iturre, Udalbiltzako hautetsiak eta Nafarroako Cederna garapen agentziako lehendakariak aurkezten dauku Euskal Herriaren aro politiko-instituzional berri honetan Udabiltzak egoera berrira egokitzeko aitzina daraman prozesua eta ekainaren 1an, Eusko Ikaskuntza eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluarekin batera Udalbiltzak Baionako Euskal Museoan ko-antolatzen duen muga-gaindiko foroa. (...)


Luro Fundazioneko egonaldi laburreko zerbitzu zerratzearen salaketa

21 auzapezen kolektiboa - Garazi Baigorriko hautetsi batzu zerbizu zerratze horren kontra gira eta herritar guziak jakinean ezarri nahi ditugu zer ondorio ekarriko dituen holako zerratze batek. Gure herrialdeko zerbitzuen desagertzearen aurka beti ta beti aritzeaz aseak gira. Ez dugu bertze behin jasan nahi zerbitzu horien urruntzea. Ez dugu gehiago entzun nahi diru arrazoinik, sustut Osagarri zerbitzu bat zalantzan delarik.

Denek elgarrekin erakuts dezagun fermuki, ixilka egiten ari daukuten jukutria ez dugula onartzen. Gure xokoa bizirik atxiki nahi dugula entzunaraz dezagun ozenki, gure haur ta ondoko belaunaldien onetan baita. Bil gaiten denak 2017ko ekainaren 3an, larunbata, aratsaldeko 3 tan Izpuran Bricomarché aintzineko bide juntan. (...)


Etorkizuneko sindikalismoa, feminista izan behar da

Leire Txakartegi, ELAren batzorde eragileko kidea da eta sindikatuan genero politikaren arduraduna. 2 galdera egin dizkiogu Sindikatuak bere XIV. Kongresua ekainaren 15 eta 16an Bilbon eginen duela eta sindikalgintzan genero ikuspegiaren garrantzia ulertzeko.

Ahoan bilorik gabe Leire Txakartegik argi uzten du begi bistakoa dela historikoki eta tradizioz sindikatuak erakunde maskulinoak izan direla, maskulinitatetik eraikiak izan direla, gizonezkoen ikuspegia izan dutelarik ardatz. Autokritika hau onartu eta berdintasuna eta parekidetasuna bermatuko dituen eredu berri bat eraikitzeko bidea aurkezten digu jarraian. (...)


Elections syndicales

Dans le précédent numéro d'Enbata, Jeronimo Prieto, secrétaire territorial du syndicat LAB, dressait le bilan des élections dans les très petites entreprises après les péripéties judiciaires dues à l'acharnement anti-basque de la CGT.

Dans cette deuxième partie, il traite des axes de travail que LAB juge prioritaires pour les travailleurs d'Iparralde, notamment la création d'une commission paritaire locale du Pays Basque. (...)


Premier projet photovoltaïque collaboratif d’Ostabat-Asme !

I-ENER (la Société citoyenne de réalisation de projets de production d’énergie renouvelable en Pays Basque) et la commune d’Ostabat-Asme ont signé deux conventions en 2017.

Ostabat-Asme devient donc la première commune d’Oztibarre à s’engager avec I-ENER. La première convention a été signée pour le toit de l’église tandis que la deuxième concerne le toit de la crèche. (...)


Prozesu subiranista hasi ezkerretik

ELA Sindikatuak bere XIV. Kongresua eginen du, ekainaren 15 eta 16an, Bilbon. Datozen lau urteentzat sindikatuaren norabideak finkatzen dituen hitzordu horren karietarat, Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatzen du hitzaldi berezi bat, ostiralean, ekainaren 2an, arratseko 19:00etan, Baionan, 20 Cordeliers Karrikan.

Gaualdi horri esker parada ezin hobea izanen da Hego Euskal Herrian gehiengoa duen, alderdi guzietarik independentea, abertzalea eta borrokalaria den ELA Sindikatuak Euskal Herrian prozesu soberanistari buruzu duen ikusmoldearen ezagutzeko. Xabi Anza, MRA Fundazioaren Lehendakaria eta Jose Elorrieta 1988tik 2008a arte ELA Sindikatuaren Idazkari ohi izana, eta "Una mirada sindical contracorriente" liburuaren egilea gaualdiko hizlariak izanen dira. Jarraian atxemanen dituzue Jose Elorrietak egin azken elkarrizketa batzuren pasarteak. (...)


LGV : le Te Deum de la dette ferroviaire

L’insistance avec laquelle un groupe formé par des industriels et des élus lance des projets d’infrastructure, sous maîtrise d’ouvrage public, avec des hypothèses de base volontairement irréalistes, inquiète de nombreux observateurs car leurs exploitations déboucheront nécessairement sur une perte colossale. Cela est d’autant plus grave que cette perte va immanquablement augmenter la dette de l’État français car elle se trouve, dans tous les cas, en dernier recours pour pallier les erreurs commises.

Et, malgré les nombreux avis motivés de représentants du corps social aussi bien que de commissions d’experts mandatés pour analyser les dossiers d’enquête publique requis avant réalisation, ces projets sont néanmoins développés. A suivre, tout sur la dernière publication du CADE sur le financement de la LGV. (...)