Bizik legez kanpoko iragarki taula gaitzesten du Senperen

Bizi elkarteak Senpereko herrian den iragarki taula bat gaitzetsi du astelehen honetan, taula horiek publizitatea debekatua den guneetan ezartzen direla agerian utziz. Bestalde, herriarteko tokiko publizitate araudia (hTPA) landua izaiten ari den prozesuaren garaian, Senpereko Herriko Etxeak, izenpetu berri du, ondoko 12 urteetarako iragarkien kopurua handitzeko kontratu berria. Klima eta justizia sozialaren aldeko mugimenduak, herritarrak gomitatzen ditu 01/29tik 02/13ra Euskal Elkargoak antolatzen dituen bilkura publikoetara joatea bertan publizitatearen murrizte handia galdatzeko.

Biziko ekintzaileek iragarki taula bat itsutu dute Senpere herrian. Taula ireki eta barnean zen iragarkia aldatu eta gero, belaki hedagarria erabiliz tapatu dute taula irekitzeko mekanismoa, erabilera trabatzeko. Elkartearen erranetan, Amotzeko zubitik hurbil den taula hori legez kanpokoa da bi arrazoiengatik.

Hiri-altzari hau D918tik hegoaldeko herriko eremu osoa hartzen duen “gune sailkatu” gisa izendatua den eremuan da. Alta, Estatu Mailako Publizitate Araudiak eremu mota honetan edozein publizitateren presentzia debekatzen du. Gainera, monumentu historiko batetik 500 m baino gutiagotan da, eta hori legez kanpokoa dela frogatzeko beste arrazoi bat da.

Elkarteak adierazten du herriko beste iragarki batzu Amotzeko eskolaren parean den bidaia-aterpekoak, ber maneran, sailkaturiko gune batean direla eta, beraz, legez kanpokoak direla.

hTPA landua izaten ari den garaian,  Herriko Etxea 12 urtez 28 publizitate euskarrirentzat (16 informazio altzarietan eta 12 bidaiariendako aterpeetan) engaiatzen duen eta 2024ko azaroaren 1ean hasia den hiri-altzarien kontratuaren sinatzeaz ere sumindu da elkartea. Kontratu honek publizitatearentzat 28 agertze gune baimentzen ditu, aitzineko 22en ordez.

Baina elkarteak salatzen du, batez ere, kontratu hau, egoeraren ezagutza osoz, Euskal Elkargoaren eremu osoan publizitate-arau berria (hTPA) lantzeko prozesuan berean sinatu zela. “Senpereko hautetsiek plantan den eztabaida demokratikoa saihestu dute eta lehenik egin, eta gero aipatu egoera lehenetsi dute. Senpere Herriko Etxea kontratu pean diren eta araudi ez behartzailea edo lazoaren alde bultzatzen ari diren 9 herrietarikoa da. Babesleagoa den araudiaren aldeko borondate politikoa Euskal Elkargoak hainbat aldiz baieztatu badu ere, Herriko Etxe hauek, normalean babestuak diren guneetan publizitatea berriz ezartzea ahalbidetuko duen salbuespenezko araudia nahi dute” azaldu du Lilas Dinclaux Biziko bozeramaileak.

Kontratu honen sinatzea are onartezinagoa da, Bizi! kide den, Publizitatea Geldi Euskal Herri eta Aturri aldeko kolektiboak, paperezko gutun bat eta bi mezu elektroniko bidali zituelako 2023 bukaeran espresuki eskatuz Euskal Elkargoko 158 Herriko Etxeei prozesu demokratikoa errespetatzea eta hTPAren lantzean kontratu berririk ez sinatzea.

Bizik legez kanpoko iragarkiak kentzeko eta gaur egun landua izaten ari den Euskal Elkargoko araudiaren zinezko anbizio handiko neurrien ez trabatzea galdatzen dio Herriko Etxeari.

Zortzi biltzar publiko iraganen dira urtarrilaren 29tik, Baionatik, otsailaren 13ra, Bidaxunera, herritarrak informatzeko eta publizitate arauei buruzko iritziak biltzeko. Bizik herritarrei dei egiten die bertara joateko publizitatea murriztea galdatzera, eta, hautetsiei, adierazi asmo handinahiak errespetatuz, koherenteak izan daitezen galdatzera.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).