EztiGostuBat1

“Ezti gostu bat”

Gainekotx Klixka - Hara nola deitzen den polliki-polliki irakurtzen ari dutan liburua.Polliki diot, ez baita gehienetan irakurtzen dituztan nobelen gisakoa!!Liburu hunek lekukotasun batzu aipatzen ditu, bizi zati batzu…
Beren herritik ihes joan diren edo ihes egitera saiatu diren jende batzuen lekukotasunak. Egunerokoa hots, kasik egunero berrietan aipatzen dena…

Erkeak1

2015ean, gozatzeko ahalmena eta gaitasuna

Hiritarra Klixka - Urte hastapena beti izan ohi da gauza onen desiratzeko unea, norberarentzat erabakien hartzeko eta besteei opatzeko.
Ene partetik, gozatzeko ahalmena eta gaitasuna desiratzen dut enetzat baita besteentzat ere.
Kopetak1

Inor ohartzerako

Luma Klixka - Autobusean. Autobusa beterik eta ni masaren erdian. Ezezagunei so ; begirada, irriño ala solasgai bat kausitu nahian. Halakorik ez dut atzeman ordea. Kopetak kausitu ditut. Kopetak. Guztiak haien mugikorraren pantailari so.
Erdian ziren bi adinetakoak salbu. «Garaiak aldatu dira» pentsatuko zuketen, seguraski.
Lana

Lana

Teukzomen Klixka - Antolatu, erabaki, bildu, lankideekin mintza, erakatsi, erakutsi, nun eman zifra, nun hitza.
Lan egin, jan ta lo egin, hau da mortalen bizitza. Maiz zaila da ikustea, ez da argia berdintza, nun fini den lana ta nun hasten den esklabugintza.
0_irld_ulster

Irla han da!

Intxai Klixka - Belfasteko egonaldiak, bertako egoera zabalki ikusterat nakar. Iparraldeko probintzia hau Erresuma Batuen menpe dago, bainan, ez osoki, probintziako bederatzi county-etatik hiru Irlandako Errepublikan daudelako.
Zatiketa Ipar Euskal Herrian baino argiagoa zela uste bazinuten, usteak erdi Ulster!
Katalunia

Katalunia, Euskal Herriaren astelehena?

Samatsa Klixka - Azaroaren 9a, goizeko 7ak, iratzartzen naiz ! Igande batez, 7etan, zer pasatzen da ? Egun berezi bat dudarik gabe.
Eta bai, egun historiko bat bizitzen dugu. Kataluniako gizarteak bere etorkizuna bere gain hartzen du, manera ezin hobeago baten bidez.
Zuzentasuna

Nun da zuzentasuna?

Gainekotx Klixka - Huna oraino berrikitan bizi izan dituztan hiru egoera, lagun artean, familia giroan eta gizartean.
Berdintasuna ez dela zuzentasuna ulertzeko paradak izan dira.
Iparraldea_Kokapena

Ipar Euskal Herrian ze instituzio behar dugu?

2 Iruzkin
Kixkil Klixka - Azken denbora hauetan debate bat pil-pilean da: zer nolako antolaketa behar dugu Ipar Euskal Herriarentzat?
Labur-bilduz, bi iritzi nagusi ateratzen dira debate horietarik zenbaitzuk diotela prefetak egin duen proposamena herri-elkargo bakar bat Iparraldearentzat onartu behar dela, lurraldea kontuan hartua delakoz eta segitu Lurralde Kolektibitate berezi baten galdegiten, beste batzuk diotelarik ez dugu deus onartu behar prefetarengandik, hots Estatuarengandik.
Klixka

Aktualitatea

Intxai Klixka - Ikasturte hastapen huntan, aktualitatearen itzulia egin dezagun,... Uf! zoin luze den diametroa edo berrien harridura neurtu nahi badugu: JIA!!!-metroa!
(...) Bi lan egin dira ere independentziaren arloan. Eskoziak gaita jotzen segituko du, beti ere tea edanez, Ingles boterea ezin ki(l)tatuz eta agintarien zapetak ezkoztatuz. Españan aldiz, emaitzarekin zatizfos, Generalitatean kontsultaren deiarekin nahas-Mas direlarik.