Bertso berriak kafeari

PrintFriendly and PDF

Kafeaz1)
Edari bero eta iluna gure tripetan barrena
10 mendeko Historia du Etiopian hasi zuena.
Transformazione prozesu luze, torrrefakzio sistema
Tropikoetatik lur hotzetara jiten zaukun ekoizpena.

2)
Kolonbiatik, Kosta Rikatik edo Afrika bazterra
Kafetaletik bildurik alez ale bete kontenerra.
Merkataritza orekarentzat bada parada ederra:
Bidal ditzagun ardi gasna ta ezpeletako biperra!

3)
Lantegi berri modernoetan usaia da kafe-klopa
Kontzentrazioa atxikitzeko ta akiduraren kontra
Iratzartzeko, estrezatzeko, kondatzeko bi anekdota
Nahi nituzke, otoi mutiko, ebaki bat ta bi moka

4)
Etengabeko erritmo bizi geldiezinaren preso
Atxikitzeko edan behar dira egunero 5 Expresso.
Kontra izanki halare ezin genioke erran “Paso!
Arma ona da gau ilunean idazteko 3 bertso!

5)
Gure lurretik begiraturik deusek ez gaitu beldurtzen
Baina eritasun batzuk kafea azkar dute maltratatzen.
Roya del Café, Broca del Café… Denborak dauku erranen
Garai bateko beste urre beltza berriz iratzartzen ahal den…

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video