Lana

Lana

Teukzomen Klixka - Antolatu, erabaki, bildu, lankideekin mintza, erakatsi, erakutsi, nun eman zifra, nun hitza.
Lan egin, jan ta lo egin, hau da mortalen bizitza. Maiz zaila da ikustea, ez da argia berdintza, nun fini den lana ta nun hasten den esklabugintza.

0_irld_ulster

Irla han da!

Intxai Klixka - Belfasteko egonaldiak, bertako egoera zabalki ikusterat nakar. Iparraldeko probintzia hau Erresuma Batuen menpe dago, bainan, ez osoki, probintziako bederatzi county-etatik hiru Irlandako Errepublikan daudelako.
Zatiketa Ipar Euskal Herrian baino argiagoa zela uste bazinuten, usteak erdi Ulster!
Katalunia

Katalunia, Euskal Herriaren astelehena?

Samatsa Klixka - Azaroaren 9a, goizeko 7ak, iratzartzen naiz ! Igande batez, 7etan, zer pasatzen da ? Egun berezi bat dudarik gabe.
Eta bai, egun historiko bat bizitzen dugu. Kataluniako gizarteak bere etorkizuna bere gain hartzen du, manera ezin hobeago baten bidez.
Zuzentasuna

Nun da zuzentasuna?

Gainekotx Klixka - Huna oraino berrikitan bizi izan dituztan hiru egoera, lagun artean, familia giroan eta gizartean.
Berdintasuna ez dela zuzentasuna ulertzeko paradak izan dira.
Iparraldea_Kokapena

Ipar Euskal Herrian ze instituzio behar dugu?

2 Iruzkin
Kixkil Klixka - Azken denbora hauetan debate bat pil-pilean da: zer nolako antolaketa behar dugu Ipar Euskal Herriarentzat?
Labur-bilduz, bi iritzi nagusi ateratzen dira debate horietarik zenbaitzuk diotela prefetak egin duen proposamena herri-elkargo bakar bat Iparraldearentzat onartu behar dela, lurraldea kontuan hartua delakoz eta segitu Lurralde Kolektibitate berezi baten galdegiten, beste batzuk diotelarik ez dugu deus onartu behar prefetarengandik, hots Estatuarengandik.
Klixka

Aktualitatea

Intxai Klixka - Ikasturte hastapen huntan, aktualitatearen itzulia egin dezagun,... Uf! zoin luze den diametroa edo berrien harridura neurtu nahi badugu: JIA!!!-metroa!
(...) Bi lan egin dira ere independentziaren arloan. Eskoziak gaita jotzen segituko du, beti ere tea edanez, Ingles boterea ezin ki(l)tatuz eta agintarien zapetak ezkoztatuz. Españan aldiz, emaitzarekin zatizfos, Generalitatean kontsultaren deiarekin nahas-Mas direlarik.
HegazkinaHar!

Hegazkina har!

Teukzomen Klixka - "Airekoa edo hegazkina mende huntako bidaietan, Gauza normala eta arrunta bilakatu da denetan. Flight 24 gunean, Ta edozien unean, ikus daiteke zenbat hegazkin baden gure zeruetan."
"Frankfurt, Miarritze, Calcutta, Hong Kong, Los Angeles, Ouagadougou... Zunbait orenez planeta bera baina hamainaka mundu. Behin batian Loiolan, Bihar berdin Angolan, Ez belarri ta ez buru, Distantziek zer balio duten denek ahantzia dugu."
Lookaz

Abertzale «look»-a

Samatsa Klixka - Eskoziak bere etorkizuna hautatzen zuen aste berean, hala zer ziren Euskal Herrian astekari baten lehentasunak. Abertzale "look"ataz arizaitea.
Gaur egungo Europan, identitate eta populu aldarrikatzeak pizten diren unean, eta Euskal Herria horren laboratorio edo adibide interesgarrienatariko bat izanki, ez dute besterik egiteko jantzi, bilo edo beste historio aipatzeko.
Lebranchu

Lotu lanari!

Kixkil Klixka - Larrazkeneko giro batean sartzen ari girela eta, Ipar Euskal Herri honetan ere izanen da zer egin. Instituzio gaiaren inguruan, Iparraldearen ber-antolaketari buruz, uztailean prefetak egin zituen proposamen batzuk, lurralde erreforma dela eta. Honen berri ukan eta, gogoeta eta eztabaidak hasi ziren, udako giro honek geldiaraz zituenak, dudarik ez da sartze politikoa dela eta berriz bazterrak piztuko direla.
Batera plataformak Euskal Herriko Lurralde Kolektibitate baten galdea beti mahai gainean du, frantses Estatuak mespretxuz baizik ez du erantzun. Iparraldeko delegazio bat errezibitu baldin bazuen ere, ez du iñoiz afera hau behar zuen bezala kudeatu, sekulan ez da izan ministro baten bisita gai horretaz, hemengo agintari eta elkarte arduradunekin hitz-egiteko. Alta, Uztail hastapenean ikusi dugu Marylise Lebranchu, deszentralizazio eta funtzio publikoko ministroa, Korsikako Asanbladan bizpahiru orenez hango kontseilariekin eztabaidatzen.
  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak