Hiritarra Klixka


2015ean, gozatzeko ahalmena eta gaitasuna

Urte hastapena beti izan ohi da gauza onen desiratzeko unea, norberarentzat erabakien hartzeko eta besteei opatzeko.

Ene partetik, gozatzeko ahalmena eta gaitasuna desiratzen dut enetzat baita besteentzat ere.


Fikzioa

Egun batez bazen gizon bat herrialde bateko lehendakaritzara heldu zena, bertan bizi ziren jendeen langabezia, pobrezia eta bizi baldintza txarrak aldatu nahian. Beste jende anitz bezala, lehenago izandako ibilbidean zenbait petto eginik zuen, baina ez zen horregatik besteak baino okerrago eta zinez sinesten zuen gauzak alda zitzakeela.

Baina mundu horretan erabaki nagusiak hartzen zituztenak jada ez ziren jendeak hautatu politikariak, sos gehien zuten enpresari, multinazional eta akziodunak baizik. Multinazional horien jabe aberatsek, biziki gutti izanik ere, mundu hartako jendearen gehiengo nagusiak baino sos gehiago bildua zuten. Pentsa! 90 bat jenderen artean bildua zuten legalki miliarka jendek baino aberastasun gehiago ; deklaratu gabe aldiz nork daki?


Besta bai…

Uda, festibalak, bestak, oporrak, aro ederra, mendia hondartza… Baina lanik gabe denarentzat zaila.

Alde batetik langileen bizi eta lan-baldintzak gero eta zailago eta arriskuan; bestaldetik, kontsumismo basan sartuak diren musika eta festa jaleak (nolabait definitzeko). Baliatu eta bota. Janaria, jantziak, puskak edota jendeak ere bai: bai lantegietako botagarri bilakatuak diren langileez mintzo garelarik...


Zergatik ez dira biluzten emazteak?

Zergatik, kirola egin ondoren dutxatzerakoan, bereziki igerilekuan, emazteak ez dira biluzten eta bainu-jantzia soinean atxikitzen dute... Iparraldean?

Izan ere, Hegoaldeko kiroldegietan ez da hala: gazte, haur edo zahar izanik ere, emazteak, erabat biluzten dira ikuzteko.

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak