Transatlantikoa

PrintFriendly and PDF

Doinua : Bederatziko motza (Xenpelarren betroianak)

Atlantikoa nehoiz ez baita geldian
lanjerra presente da portu hegian
Atzo zerbait hurbildu baitzait igerian
kurios joan natzaio, nere ahulerian,
han zen ur erdian
lasai alegian
ta ez bat ez bi-an
hartu dut (begian…)
animaleko TAFTA bat aurpegian !

Zubiak eraikitzen direla hasiko
Colomb geldituko da uzkia tinko !
hazkundea helburu, etekina mito
enplegua ere du omen ekarriko…
ni ez naiz Brad Pito !
begira mexiko :
« ALENA ? éxito ! »
zer paradoxiko :
zubiak eraiki ta jendea ito !

Liberalismoaren sirenek tiraka
Europa amerika nola bilaka :
Eskistoa atera lurrari zilaka
klorodun oilaskoak azitan pilaka
enpresak think tank-a
jujeak pirata
pobreak milaka
nigarrez hipaka
ez ote da grezian gure Itaka ?

Itsasoak dakarren uhainen zartada
Hagun busti igan zait begietara
esku mutuetara odolak dardara
Botoila itsasora esperantza bada,
esperantza bada :
« - Botila hau, hara,
bota uretara !
- me… Molotov-a da ?
- Botoila bat da ere, bere gisara ! »

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak