Autopartekatzeaz

Ikasle ainitz joaiten dira Bordelera, Tolosara / Asteburua etxean pasatuz, joan jina egin behar da. / Covoiturage, BlaBlaCar, / Partekatzea azkar!
Praktikoena da hara / Ta beste mundu sozial batzuen deskubritzeko parada. (...)

Haragianismoa

Otsoa ta katamotza, aztorea, arranoa / Hauen puntu amankomuna zoin den aipatzera noa / Orojaleak girenendako luzarat ez da sanoa / Joan den munduan aski zabaldu da haragianismoa!
Lurralde hau otarteko bati konparatuz adi! / Tomate saltsa pixkabat, entsalada hosto bat t'erdi,/ Bi xingar xerra, odolkia ta, hiru lukinka jor gaindi,/ Ta finitzeko ogiaren ordez bi ardi gasna xerra lodi! (...)

Baratzea bizi

Euskal Herriko etxe orotan sukaldea hornitzeko, lur alorren bat erabiltzen da barazkiak ekoizteko.
Pasatu da maiatza, hotz ta beroen dantza nahi bada zerbait jateko, denbora antsu pasatua da erein eta landatzeko! (...)

Maite ditugu Hippyak!

1) Aldi batentzat, gauza alai bat aipatzera noa iupi! / Mendi xokotan, izadi erdian, yurta, rulota ta tipi / Familia ta komunitate, bizi dira happy happy / Ez dea egia guziek izan behar ginukela hippy?
2) Aberatsa da bozkarioa sortzen duena gauza gutirekin / Hiru erro jan, bi lili usaindu eta maitasuna egin / Arazono bat sortzen da aldiz mintzatzerakoan heiekin: / Izan behar baita konektatua zeru ta kosmosarekin!

Hey my friend !

1) Goizeko 4ak, bi kadera ta erdian bi baso armagnac / «Hire ustuko gu bietariko nor hautatuko dik Añak?» / «Nik argi diat: batentzat xantza, bestearentzat ñakañak!» / Aski zaila da ertea klarki zer deitzen ahal den lagun bat.
2) Pirineaok, 2000 metro, hiru lagun eskalatzen / Sokaz loturik mendian goiti batak bestea babesten. / Bat lerratzen da maldan beheiti, besteek dute atxikitzen! / Hiru lagunen biziak luzaz dira loturik egonen.

Prefosta baietz !

Euskal herriko lur batzuetan misterioa sortzen da: / Azalegiko herensugea harpetik ateratzen da / Ligin lamien azken harria errekarat erortzen da / Cassin, Xalbador, Pitreau… luze da pastoralen zerrenda / Beste ipuin bat kondatuko dut, eta hau ez da leienda.
Bazen etxe bat gela, trinketa, ostatu bat eta guzti / Etxe hortako semeak utzi dauzkigu bizpahiru izpi / Aitorren hizkuntz zaharra eta euskal historiaren azti / Abertzaleen arbasoetan atxemaiten dugu noski. / Historiara pasatua da geroztik Xaho Agusti.

La Marseillaise

Parisetik planeta osora « Xuri, Gorri ta Urdina », « Gure hiriburuan gertatu da » : gauza sinetsi ezina. Mirakuiluz hautsi ote da Europako oreka fina ?, Ixiltasunaren bidez pasatu oroimenaren mina...
Ereserki ororen gisan gizarte osoa du batzen... Baina hemen giza baloreak dira aski klarki akabatzen..Sarraskiak goraipatzen ! Zendako da kantatzen?

Mamma mia!

Ibiltzen dena pixkabat mundu zabalean astez aste, Ikasteko ta aberasteko tokiak atxeman arte, Labirintoan baldin badira ere dozenaka ate, Mundu huntako bide guziek Erromara daramate.
Historia dute zubiek, elizek, hilerriek ta karrikek, Arkitektura, museo, arte, … turistek ikusteko prest, Imperatore handi mandiei buruz zion Obelixek: “Ez dira bate burutik sano erromatar handi horiek!"