Ni Tumur Tymyp naiz

PrintFriendly and PDF
TumurTymyp

Hohhot hiria, Mongolia nazioaren probintzi baten hiri nagusia, Txinako estadoan.

Joan den urtarrilaren 19an, Hohhot hirian, pasatu den gertakari batek ez ditu telebista kate edo prentsaren lehen tituluak egin.

Hohhot hiria Txinako estadoan kokatzen da ofizialki; egiazki, Mongolia nazioaren probintzi baten hiri nagusia da.

Tibet herrian bezala, txinatarrek ethnozidio politika bat ari dira emeki eta segurki lantzen herri horretan.

Aipatuak ez diren manifestaldi ainitz ari dira gertatzen azken denboretan.

Txinatarrek usaiako zapalkuntza kulturala aparte, meategi eta heier lotuak diren hiri berri batzu garatzeko, milaka artzain behartzen dituzte heien lurrak uztea.

Tokiko hautetsi eta arduradun ainitz usteltze prosesu batean sartuak dira Txinatarren nahiak eta ordenak betetuz, heien populua zaindu gabe.

Protestak zabaltzen ari dira duela aste batzu eta mongoliar artzain bat erahila izan zen jadanik manifestaldi baten denboran.

Duela hamar egun, beste ekintza bat gertatu da: Tumur artzainak, 45 urte bete zituenak, borrokatzeko adierazpide berezi bat hautatu du; bere buruaz beste egin du baztimendu ofizial baten burdin hesiari urkatuz.

Ez dut Tumur egiteko moldea ulertzen, euskaldun eta gizaki gisa, ez ditut sekulan ulertu edo onartu holako ekintzak bainan hautua egin dut aipatzea ez baita izanen minutu bateko isiltasuna bere oroimenez.

Gaur egun Ama lurrak ezagutzen dituen problematikak labur biltzen ditu Tumur mongoliarraren bukaerak; artzaina, kultura guttitu baten kidea, ibiltaria; indar nagusi batzuek plantan ezarri duten kuadroan ez sartzea hautua egin du, sobera libre nunbait…

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video