Independentzia gaur egun zer den gaiaren inguruan parte hartu dute Asier Blas, EHUko irakasleak, Mario Zubiaga, EHUko irakasleak, eta Igor Calzada, Oxfordeko unibertsitateko irakasleak.
Independentzia etengabean burutu behar den askapen prozesu bat da. Askatze prozesuaren bidetik, eguneroko lanaren bidetik... "gintzatik" (herrigintza, nazio gintza, estatu gintza) jorratzen dena. Egunero gure gainean ari diren dominioetarik (Espanatik, Frantziatik, eremu finantza ekonomiko eta sozio-ekonomikoetarik) askatzeko prozesua edo lana da eta ez azkeneko irudia.