Adierazpen askatasuna

AdierazpenAskatsaunaHitzen nahasketa handiak gertatu dira Charlie Hebdo astekariaren kontrako atentatutik landa. Batetik, “islama”, “musulmanak”, “integristak”, “jihad”, “arabiarrak”, “magrebiarrak”… denak zaku berean sartu dituzte batzuek; nahasi dira kontzeptuak, nahasi dira erlijioa eta populua, nahasi dira erlijioaren beraren tendentzia desberdinak.

Ohartu gara ez dakigula gauza handirik populu zabal horiez, ez eta ere haien erlijioaz.

Nahasi dira “islamofobia”, “xenofobia” eta “laikotasuna” edota “ateismoa”.

Halaber, “adierazpen askatasuna” ulertzeko modu desberdinak agertu dira. Mugak behar ditu ala askatasun osoa behar da?

Nahasi dira, baita ere, adierazpen askatasuna urratzeko moduak.

Denek gaitzetsi dute Charlie Hebdo-ren kontrako atentatua, adierazpen askatasunaren urratze bat bezala.

Baina gero agertzen dira ñabardurak. Haizu ote da Mahometen karikaturak egitea? Haizu ote da erlijioaz irri egitea? Batzuek diote marrazki batzuek min egin dezaketela, eta kasu eman behar dela. Frantzisko Aita Santuak berak dio ez dela zilegi erlijioaz irri egitea (eta bistan da ez zela musulmanen erlijioaz ari bakarrik).

Mugak jarri behar badira, non jartzen dira? Zergatik erlijioan? Hasian hasi, zergatik ez politikan edo beste edozein eremutan? Marrazkien helburua kritika gordinak egitea baldin bada, beti minduko dute nor edo nor. Norbait mintzeko beldurrez isildu behar bada, adierazpen askatasuna murrizten da; eta ez guti, mintzeak ez baitu mugarik.

Erlijioaren izaera salatzen dutenek onartu behar badute erlijioaz irri ez egitea, berek aitortzen diote onartu nahi ez dioten boterea. Norbaiten marrazkiak edo artikuluak gustuko ez dituenak aterabide erraza du: ez erosi aldizkari hori, ez irakurri. Aldizkari horrek mindu, iraindu edo zikindu duela uste duenak auzitegira jo dezake.

Baina tiroka hastea ez da bidea.

Bistan da, Charlie Hebdo-ko erredakzioan egin zuten salbaikeria adierazpen askatasunaren kontrako erasoa zela, baina ez bakarrik Mahometen marrazkiak egiteko askatasunaren kontrakoa. Marrazkilari eta kronikalari batzuk hil dituzte; ez dute berriz marraztuko, ez idatziko, ez erlijioaz, ez politikaz, ez ekonomiaz, ez deusetaz. Eta aldizkaria bera desagertzeko heinean ezarri dute, taldekide nagusiak mundutik desagerraraziz.

Urtarrilaren 7an adierazpen askatasuna urratu zela salatu dutenei kritika egin diete euskaldun anitzek: ea non zeuden Egunkaria edo Egin itxi zituztenean, edo twitterlariak atxilotzen dituztenean?

Batzuek hori galdetzen zuten, ahantziz ETAk ere kazetarien eta hedabide batzuen kontra eraso egin izan duela. Adierazpen askatasunaren kontrako eraso
guztiak ozenki salatzekoak dira.

Zorigaitzez, bakoitzak ikusi nahi ditu ikusi nahi dituenak.

Adierazpen askatasunaren kontrako eraso guztiak
ozenki salatzekoak dira.
Zorigaitzez, bakoitzak ikusi nahi ditu
ikusi nahi dituenak.

Gertatzen dena da, Parisko atentatuan, hamabi lagun tiroz hil zituztela, gerlako armekin; garbitu zituztela. Eta horrek ematen dion izaria bestelakoa da: ez zen adierazpen askatasunaren urratzea bakarrik, urratzeko modua bera ere bazen, eta, oroz gainetik, biziaren kontrako erasoa.

Eta ez zen hori izan Parisen gertatu zen eraso bakarra 48 oreneko epean. Israelgo Lehen Ministroa Pariseko manifestaziora joan bazen, juduen kontrako erasoaren ondorioz izan zen, hain segur. Eta gainerako estatuburuak “adierazpen askatasunaren” izenean agertu baziren ere, “terrorismoaren kontra” biltzeko izan zen, eta munduko potentzia nagusietako bati elkartasuna adierazteko. Haietariko hainbat ez dira adierazpen askatasunaren alde, are gutiago Charlie Hebdo-ren alde. Eta zen Charlie Hebdori omenaldia egitea, gertakari tragiko hartaz baliatzea frantses “nazioaren” aldeko “batasun sakratua” aldarrikatzeko.

Adierazpen askatasuna ez zen gehiago gaia.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).