Emazte laborariak argitan
LURRAMA - Azaroaren 10, 11 eta 12an, Biarritzeko Irati gelan iraganen den Lurramaren 2023ko edizioaren kari, emazte laborariak argitan ezartzea erabaki du Lurrama elkarteak, «Emazte laborariak argitan» tematikarekin. Lurrama elkartearentzat emazteen genero-estereotipoak eta “ikusgarritasuna” deskonposatzeko lana funtsezkoa da pentsamoldeak eta jarrerak sakonki aldatzen jarraitzeko. (...)
Porton egin zelarik Via Campesinaren elgarretaratzean, Brasilgo Lurrik Gabeko Mugimenduaren ordezkariak erran zuen: “Emazte bat aurrera doanean, ez da gizonik atzera doana”. Gai hau aukeratzean,Lurramak laborarien %30 ordezkatzen dutenei, ikusgarritasun eta onarpen handiagoa eman nahi die. Edizio honetan, haien errolak, engaiamenduak, eskumenak eta berezitasunak nabarmenduko ditu eta horiei buruz gogoeta egiteko aukera izanen da. (...)