Egun hauetan gogorki manifestatu dute Espainiako Estatuan eta Hego Euskal Herrian pentsiodunek, hilero jasaten dutena duintasunez bizitzeko aski ez dutelakoan.
2014-ko hasieratik erretiratua edo jubilatua izanik (jubilatua hitza hobeki dagokigulakoan nago eta azpiko lerroetan horren zergatikoa esplikatuko dut), nire pentsioa Frantzian pagatzen direnetan makalenetariko bat ez izan arren, aitor dezadan, ez dela gehiegizkoa, kontutan harturik diru sartze guztietatik erdia baino gehiago seguruetan, egoitzaren gastuetan, zergetan komunikazioan eta energian, esan nahi baita ezin ekidin ditugun fresetan, gastatzen direla, gure egoitza bakarra aspalditik ordaindua izan arren. (...)