Bihar

PrintFriendly and PDF



Jurgi Ekiza, euskal kantagintzako kide aktiboa, “Eta etorkizuna… hemen balitz?” proiektuarentzat sortu den eta konfinamendu garaian 4 egunez osoki etxean egin den “Bihar” kantuaren autore-musikagile-jotzaile-kantaria da. Jarraian kantua entzuteko parada duzue, “Eta etorkizuna…” liburua hostokatuz.

Zangoak lurrean, besarkadak oraindik faltan.
Ezin da atzera egin, hobe! Erabat galdu ginen han…
Ez genuen mirailan mehatsua ikusi nahi.
Nola utzi bide bat, beste biderik omen ez denean?

Baina kolpe batez, bortxaz den dena gelditu da.
Mundrun ta zementuzko egia pitzatu da.
Zer eginen dugu orain? Zuloak tapatu?
Ala artesi bakoitzean proiektu bat landatu?

Sortu, hazi, hezi,
ikasi, irakatsi,
hautatu, erabaki,
berriz bizi arazi,
konpondu ta trukatu,
jan ta elikatu,
ahal den dena birtokiratu…

Bihar, hementxe bertan da…
Utzazu atzokoa atzean, bihar hementxe bertan da.
Bihar, hementxe bertan da…
Utzazu atzokoa atzean, bihar hemen egiten da.

Energia, kultura, kontsumoa, laborantza
ala ekonomia,
kudeaketa, osasuna ala hezkuntza gure eskura izan
daitezela

Bihar, hementxe bertan da…
Utzazu atzokoa atzean, bihar hementxe bertan da.
Bihar, hementxe bertan da…
Utzazu atzokoa atzean, bihar hemen egiten da.

Hementxe eta oraintxe…
Bihar hementxe bertan da.
Bihar hemen egiten da.

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak