Garapen Kontseilua 1994tik 2017ra (1/2)

BIDEOA - 1994ko uztailan sortu zen Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseilua, zortzi hilabete berantago Hautetsien Kontseilua. Emankizunaren lehen parte honetan hiru denboraldi jorratu ditugu Battitta Boloquy, Xole Mariluz eta Joan Indabururekin: (...)
1994-2001, lehen lurralde hitzarmenaren hausnarketa, gure hizkuntzaren aldeko urratsak bermatuz, 2001-2007, bigarren hitzarmena, ekonomia sektorea lehenetsiz, 2007-2017: Lurralde antolaketa sozial arloa azpimarratuz eta gobernantza instituzionala prestatuz. (...)

Arrosa zolatik… bidez bide nabilena!

1980ko hamarkadan gira… kontzientzia hartu berria nuen Euskal Herri bat bazegoela, populu baten partaide nintzela. Ordu haietan kantaldiak nonahi antolatuak ziren, abertzaletasunaren kontzientzia hartzeko lehen urratsak. Euskarazko irrati libreak ere garai hartan sortu ziren, laguntzaileak beharrezkoak izanez, gaztetasunak ekartzen duen ausartzia ukanez, Irulegiko Irratian emankizun bat animatzen hasi nintzen.
1990eko hamarkada… Gogoan dut irratiko laguntzaileak Duzunaritzen bildu ginela, irratiaren geroaz mintzatzeko. Egun hartan aipatu genuen Baionan kokatua zen Piztu elkarteak Irulegiko Irratiari proposatzen ziola elkarrekin festibal baten antolatzea. Hauxe da istorioa! (...)

Xiberotarrak 24. Korrikaren prestaketan murgilduak

BIDEOA - Korrikaren 24. edizioa Atharratzetik abiatuko da martxoaren 19an, 10 egunez Euskal Herria zeharkatuko du Bilbora heltzeko martxoaren 29an. Xiberotarrak harro dira herria eta hizkuntza argitan emanen direlako.
Korrikaren abiatzea goaitatuz, hainbat hitzordu antolatu dituzte Korrika Kulturalean. Argia.eus-etik. (...)