Brebeta ere euskaraz
Bordaleko Akademiako Errektoretzak ez du onartu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan, Kanboko Xalbador kolegioan, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan 3.ean eskolatuak diren 157 ikasleek brebetako azterketak euskaraz segitzen pasa ditzaten eta bereziki zientzietako azterketa 2017ko ekainean euskaraz egin dezaten. Azterketa gehigarri hori aurten sortu da Kolegioko Erreforma berriarekin eta teorian tokiko hizkuntzak ez zituen kaltetu behar erreformak. Hezkuntza ministeritzari galdegin diogu behar diren neurriak har ditzan zientzietako azterketak euskaraz pasatuko dituzten ikasleak kaltetuak ez izaiteko, baina momentuz Errektorearen ezetza baizik ez dugu jaso.
Euskara ez da familiarentzat bakarrik mugatua den hizkuntza bat. Gaurregun onartua da erakaskuntzarako hizkuntza dela euskara baina eta Hezkuntza ministeritzak ez du oraindik barneratu azterketarako hizkuntza ere badela. Horregatik, hiru elkarretaratze antolatuko ditugu ekainaren 29an, arratsaldeko 13tan, azterketa guneak diren Garaziko Citadelle kolegioaren, Kanboko Errobi kolegioaren eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aitzinean. (...)