30 urte aski da, Jakes askatu!
Bake Bidea & Bakegileak - Ekainaren 25ean, Jakes Esnalek galdeginiko bigarren baldintzapeko askatasun galdearen dei auzia iraganen da. Lehen instantzian, zigor aplikaziorako auzitegiak galdea onartu zuen. Parkete Antiterrorista Nazionalak ordea, dei egin zuen beste behin ere.
Ekainaren 27an larunbatarekin, goizeko 11etan, Bake Bideak eta Bakegileek, giza kate bat antolatzen dugu Donibane Lohitzuneko Charles de Gaulle zubian. Ondotik, hitz hartzea eginen da Luis XIV plazan. (...)