Basoa erdi hutsik
Berria.eus-etik - Xabier PAYA RUIZ - Jadanik ez da euskaldun elebakarrik existitzen. Euskal Herrian behera egin du euskararen kale-erabilerak. Bilbo erdigunean, 48001, 48008, 48009, 48010 eta 48011 posta-kodeetan zaila da Euskal Herria topatzea. Ipar Euskal Herriko euskaldun guztiak (euskal hiztun izatearen zentzu zabalenean) San Mames Barrian kabitzen dira, eta saiakera eginda, 2.000 jarleku libre geratuko lirateke.
Euskal probintziaz babestutako Gipuzkoan ere euskarak behera egin du azken bost urteetan. Baionan euskara bezainbeste entzuten da gaztelania, eta Iruñeko euskarak 1997ko egoera berean jarraitzen du. Eta lurralde guztietan daude euskara sustatzeko politiken aurka dauden herritarrak. (...)