Unionismoa atzera Euskal Herrian, baina…
Axier LOPEZ (Argia.eus) - Bigarren parteak ez dira oso maitatuak izaten arte guztietan. Politikan ere ez. Emaitzek déjà vu-tik gehiago dute berritik baino, baina badira pozteko pare bat arrazoi.
Batetik, neofaxismoak Espainian izan duen goraldia gurean 1.300 boz gehiago eta zero ordezkari baino ez da. Bestetik, Euskal Herriaren erabakimena ukatzen dutenen indarra txikiagoa da. Unionismoak behera egin du. PSEk, PSNk eta Navarra Sumak jaitsi dutena PPk igo duenaren antzekoa da, baina Ciudadanosek jaso duen zaplazteko orokorrak balantze unionista negatiboan utzi du hemen. Hala, Euskal Herriko ultraeskuindarren –PP, C’s eta Vox– ordezkaritzak kongresuan 23tik bikoa izaten jarraitzen du, eta biak Navarra Sumakoak. (...)